127 728
ediciones
Cambios
sin resumen de edición
Era honetako ezaugarriak bereizten zituzten kategoria edo maila desberdinetako hiletak, Vatikanoko II. Batzarreak eragindako liturgia-berrikuntzetara arte indarrean iraun zutenak.
Elizkizunak ez dira bakarrik hileta-egun horretara horretara mugatzen. Etxekoek, senideek eta auzorik auzorik hurbilenek, dolualdiak irauten zuen arteko elizkizun guztietan parte hartu behar zuten. Hauen artean aipa daitezke ondretako meza, hileta ondoko bederatziurrena, eta Nafarroan arimen aldeko hileroko eguna. Dolualdia urteurreneko urteurreneko mezarekin amaitzen zen, hil eta urtebetegarrenean urtebetegarrenean hiletaren antzeko elizkizuna izaten zela.
XX. mende hasierako urteetara arte, Hego Euskal Herrian ohitura zen hildakoei eliz barruan lurra ematea. Etxe edo familia bakoitzak elizaren zoruan zeukan lurperatze-leku bat, hilobi bat. Gerora kanposantu edo hilerriak elizetatik aparte egin zirenean, etxeek aurrerantzean ere gorde zituzten euren hil-lekuok elizetan eta aintzineko hileta-ohikuneak gauzatzen zituzten euretan.