127 728
ediciones
Cambios
sin resumen de edición
Iparraldean, ordea, kanposantua elizaren inguruan izanik, benetako hilobia izan da, hurbiltasunagatik eskaintzak eta opariak berean hartu izan dituena. Dena den, bizien eta hildakoen arteko lotura, lehengo denboretan elizaren esparruan adierazten zena otoitz eta oparien bidez, argaldu egin da aspaldion, hilerri berriak elizatik et hiriguneetatik urruntxoan eraiki direnean.
Halere, hileta ohikuneen aldaketak, ez dira elizetako hileta-mezetan egin diren berrikuntzengatik berrikuntzengatik bakarrik gertatu.
Aldaketa-prozesu honetan nabarmenen azaltzen den giza-gertaera hauxe da: gero eta jende gehiago hiltzen dela ospitaleetan edo zaharrentzat eratutako egoitzetan. Hori dela-eta, maiz gertatzen da gaur «etxetik kanpo» hiltzea.