Cambios

Saltar a: navegación, buscar

Preambulo Ritos funerarios en vasconia/eu

2 bytes eliminados, 09:50 14 dic 2017
sin resumen de edición
Inkesta guztietan nabarmentzen da aldaketa­prozesu horren unerik gailurrenetako bat hiru­rogeiko hamarkadaren amaiera izan zela, Vati­kanoko II. Batzarreak hileten eremura ekarri zuen berrikuntzaren ondorioz.
Berrikuntzok direla-eta, hileta-elizkizunak gor­pua eliz barruan dela egiten hasi ziren berriro, eta zerraldoaren ordez eliz erdian jartzen ziren katafalkoak baztertu egin ziren. HiIeta-ohiture­tan eragin handiagoa izan zuen oraindik hileta­mezak arratsaldez egiteak. Arin zabaldu zen ohi­tura berri hori, lan munduan gertatu ziren or­dutegiordutegi-aldaketekin ere ondo egokitzen baitzen. Horrela, galdu egin zen goizeko hileta-elizkizu­naren ondoren hildakoaren senide guztiek ha­ren etxean egiten zuten otordu edo bazkariaren usua.
Hileta-elizkizun berria erabat laburtu zen, de­funtuen ondra-kantua kentzean. Latinez egitea­ri ere erabat utzi zitzaion. Liturgia berrian libu­ru santuetako irakurgaiak tokiko hizkuntzan egiten hasi ziren, eta kantuek ere pazkoetako kutsua hartu zuten. Horrela, hiletak heriotzaren kristau-misterioa modu gozoago eta errukiorra­goan agertzen zuen.
127 728
ediciones