127 728
ediciones
Cambios
sin resumen de edición
Argitalpen honen edukia ''Galdetegi etnografiko baterako gida''-ko (Barandiaran, 1974) “Gaixotasunak eta Sendagaiak” atalean azaldutako galderei tokian-tokian emandako erantzunetan oinarritu da. Atal hori, aldi berean, ''Etxeko ohiturak ''kapituluan dago sartuta. Egituraketa hori kontuan izan behar dugu liburu honetako orientazio, ezaugarri eta mugak ulertzeko.
Tokian-tokian jasotako materialak antolatzeko orduan, gure informatzaileek giza gorputzaren gainean duten irudia eta gaixotasunen jatorriari emandako interpretazioa izan ditugu kontuan. Era berean, osasun ezaugarrien eta gaixotasunetan inguruak duen eraginaren gainean herritarrek herritarrek duten iritziei ere erreparatu diegu.
Horrekin batera, 24 kapitulutan, gaixotasunak sendatzeko XX. mendean (ikerketak denboratarte hori jorratu du) aplikatu izan diren erremedio enpiriko tradizionalak eta sinesmenezko baliabideak jaso dira.