127 728
ediciones
Cambios
sin resumen de edición
=== Idazketa ===
Beste leku batean aipatu dugunez, obra honetarako irizpideak zehaztu edo testuak prestatzeko prestatzeko ardura lurraldeetako Etniker taldeetako partaide batzuena izan da, Idazketa Batzordea osatu dutenena hain zuzen ere.
Obra prestatzeko, idazketa eta ediziorako zeregin horretan aipatzekoa da benetan Labayru Ikastegiko Etnografia Saileko lankideen lana, Gurutzi Arregiren zuzendaritza eta koordinaziopean. Beraiei dagokie obra handi, zabal eta nahasi hau moldatzeko lan eskerga eta zaila. Ezinbestekoa izan dute kanpoan bildutako material guztia berriro sailkatzea, beharrezko bibliografian arakatzea, itzulpenak egitea, lexiko aldetiko egokitzapenak egitea, ilustrazioak aukeratzea eta ediziorako prestakuntzarekin zerikusia duen guztiaz arduratzea.