Cambios

PREPARACION DE LA TIERRA DE CULTIVO/eu

10 bytes eliminados, 16:47 16 nov 2019
sin resumen de edición
Ongarritzea funtsezko zeregina da lurraren emankortasunari eusteko. Iraganean, ohikoa izan zen xede horretarako animalien simaurra erabiltzea<ref>Ukuiluetako simaur-ekoizpenaren gaia Atlas Etnografikoaren beste liburuki atean landu zen: ''Ganadería y pastoreo en Vasconia''. Bilbao: Etniker Euskalerria; Eusko Jaurlaritza; Nafarroako Gobernua, 230-233. or.</ref>. Hamarkadek aurrera egin ahala, ongarri mineralek eta sintetikoek gero eta garrantzi handiagoa hartu zuten, haien erabilera guztiz zabaldua izateraino, eta azkenaldian muga bakarra da garestia dela.
== Errautsaren erabilera, errautsa ==
Baratzeetan eta laborantzako lurretan erabilitako errautsak bi jatorri izan ditu: batetik, etxeko sutik eratorritakoa dago, ontzi egokietan gordea eta gero lur gainera isuria; bestetik, laborantzako guneko hondakin begetalak metatu eta erre ondoren sakabanatzen dena dago.
127 728
ediciones