127 728
ediciones
Cambios
sin resumen de edición
Artzaintza eta etnografia kontzeptuak iraganarekin lotzen ditugunean, oker gabiltza. Ezagutzen ez duguna galdutzat edo desagertutzat jotzeko joera izan ohi dugu, batzuetan; hori dela-eta, batek baino gehiagok pentsa dezake “gure arbasoen ohitura bitxien” bilduma baten aurrean gaudela. Ezta hurrik eman ere! Abeltzaintza eta artzaintza gure herriko jarduera biziak dira. Bizirik diraute eta bilakatuz doaz, baina badute halako tankera urrutiko bat, oso jarduera gutxitan aurki daitekeena.
Zorionez, ez da dena galdu. Lan honetan erakusten eta aurkezten zaigun artzaintzaren kultura-arrastoaren zati handi bat aspaldi-aspaldiko jardueren jarraipen zuzena da. Egungo ar - tzaintzaren artzaintzaren jarduera askotan, oraindik, gure iraganarekin lotzen gaituen soka luze-sendoa ikus daiteke. Zorionez, berriz diot, lotura hori ez da galdu, gure abeltzaintzak egungo egoera markatu dioten aldaketei aurre egin behar izan badie ere, gizartearen ikuspuntutik eta ekoizpen-moduen aldetik.
Gaurko abeltzaintza nazioarteko prozesuen mende dago, orain dela hamarkada batzuk asma-tu ere ezin zitekeen neurrian. Abeltzaintzak asko galdu du eskulanetik edo artisautzatik, sarritan abeltzaina enpresaburu bihurtu duten beharrizan ekonomikoen aurrean. Eta bilakaera hori beharrezkoa da, hain zuzen ere, Euskal Herrian artzainik eta abeltzainik izango bada, lanari etekin duina atera beharko dio, lanbidea erakargarri egiteko modukoa.