Cambios

Saltar a: navegación, buscar

Presentacion Ganaderia y pastoreo en vasconia/eu

1 byte añadido, 08:04 21 nov 2017
sin resumen de edición
<languages></languages>
On Joxemiel Barandiaranek egin nahi izan zuen Euskal Herriko Atlas Etnografikoak jite berria hartzen du abeltzaintza eta artzaintzari buruzko liburuki berri honekin, obra osoa bere luze­zabaletan aurrez ikusteko aukera sumatzen hasia baita. Orain arte honako ikerketa etnografiko zorrotzak genituen: ''La Alimentación Doméstica'' (I), ''Juegos Infantiles'' (II), ''Ritos Funerarios'' (III) eta ''Ritos del Nacimiento al Matrimonio'' (IV). Horretara, norbanakoaren eta familiaren bizitza, Euskal Herriko biztanleen etxe-barrua alegia, ongi jasota geratu zen gure ondare etnografikoaren bil­duma izan nahi duen lan erraldoi honetan.
Gaur argitara ematen dugun liburukiak, ''Ganadería y Pastoreo en Vasconia'' izenekoak, etxearen esparrutik ateratzen gaitu, bizitokiaren lau hormetatik, artekoen harreman estuetatik, eta ekoiz­penaren arlo zabalera atera. Ibilbide historikoa luzeagoa da arlo honetan, eta ohiturak iraunko­rragoak. Izan ere, lehen baskoiek mota bateko edo besteko abeltzain edo artzain bizimodua egi­teko modurik egokiena aurkitu zutela begitantzen zaigu. Honekin batera, gaur egun ere inda­rrean dagoen jarduera horren usadio eta ohituretan, antzinatearen oihartzuna barrunta daiteke oraindik, ederki antzemateko moduan entzun ere. Horrela, bada, Atlasaren aurreko liburukie­tan modernitatearen eta globalizazioaren erruz etengabe galduz doazen elementuak ikusten bagenituen –elikadura, haur jokoak eta dagoeneko indargetuz doazen ohitura erlijiosoei lotuta­ko ohikuneak–, abeltzaintza eta artzaintzari buruzko liburuki honetan, mendeetan eta mendee­tan, behar bada milurtekoetan, belaunaldiz belaunaldi iraun duten egiteko modu eta bizimodu batzuen jarraipena egiaztatzeko aukera daukagu.
127 728
ediciones