127 728
ediciones
Cambios
sin resumen de edición
Hori kontuan izanda, Atlas Etnografiko honetan argitaratzen diren ikerketak sustatuz, Legebiltzarrak 1990ean Ondarearen Legean agindutako mandatua hitzez hitz betetzen ari dela uste du Kultura Sailak: «Gauzazkoez besteko etnografi ondasunak, hona nola, ekandu, ohitura, sorkuntza edo jokaerak, hauek aurkitu daitezkeeneko gauzazko aztarnak baino garrantzitsuago direnak, lege honen arabera gaitasunaren jabe den Administrazioak zainduko ditu,... horretarako, horien ikerketa eta bilketa zehatza horiek etorkizuneko belaunaldienganaino ailegatzea bermatuko duten gauzazko euskarrietan egitea suztatuz» (53. art.).
Mila esker, beraz, lan honetan parte hartu duten guztiei eta, bereziki, Euskalerriko Etniker Taldeetako taldekide sutsuei, Labayru Ikastegiari eta Euskal Herriko Atlas Etnografikoaren ekimen ekimen honen zuzendariari, Ander Manterola jaunari. Euren lana, arduratsua eta zorrotza, gure ondare etnografikoa gordetzeko ekarpen txalogarria izateaz gain, zerbitzu ordainezina delako ikerlarientzat eta jakin-nahia duten guztientzat.
<p style="text-align: right;"><span style="font-size:smaller;">'''M. Carmen Garmendia Lasa'''<br/>Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailburua</span></p>