Cambios

Saltar a: navegación, buscar

Presentacion Ganaderia y pastoreo en vasconia/eu

2 bytes eliminados, 07:08 22 dic 2017
sin resumen de edición
Gaur argitara ematen dugun liburukiak, ''Ganadería y Pastoreo en Vasconia'' izenekoak, etxearen esparrutik ateratzen gaitu, bizitokiaren lau hormetatik, artekoen harreman estuetatik, eta ekoizpenaren arlo zabalera atera. Ibilbide historikoa luzeagoa da arlo honetan, eta ohiturak iraunkorragoak. Izan ere, lehen baskoiek mota bateko edo besteko abeltzain edo artzain bizimodua egiteko modurik egokiena aurkitu zutela begitantzen zaigu. Honekin batera, gaur egun ere indarrean dagoen jarduera horren usadio eta ohituretan, antzinatearen oihartzuna barrunta daiteke oraindik, ederki antzemateko moduan entzun ere. Horrela, bada, Atlasaren aurreko liburukietan modernitatearen eta globalizazioaren erruz etengabe galduz doazen elementuak ikusten bagenituen –elikadura, haur jokoak eta dagoeneko indargetuz doazen ohitura erlijiosoei lotutako ohikuneak–, abeltzaintza eta artzaintzari buruzko liburuki honetan, mendeetan eta mendeetan, behar bada milurtekoetan, belaunaldiz belaunaldi iraun duten egiteko modu eta bizimodu batzuen jarraipena egiaztatzeko aukera daukagu.
Hori kontuan izanda, Atlas Etnografiko honetan argitaratzen diren ikerketak sustatuz, Legebiltzarrak 1990ean Ondarearen Legean agindutako mandatua hitzez hitz betetzen ari dela uste du Kultura Sailak: «Gauzazkoez besteko etnografi ondasunak, hona nola, ekandu, ohitura, sorkuntza edo jokaerak, hauek aurkitu daitezkeeneko gauzazko aztarnak baino garrantzitsuago direnak, lege honen arabera gaitasunaren jabe den Administrazioak zainduko ditu,... horreta­rakohorretarako, horien ikerketa eta bilketa zehatza horiek etorkizuneko belaunaldienganaino ailegatzea bermatuko duten gauzazko euskarrietan egitea suztatuz» (53. art.).
Mila esker, beraz, lan honetan parte hartu duten guztiei eta, bereziki, Euskalerriko Etniker Taldeetako taldekide sutsuei, Labayru Ikastegiari eta Euskal Herriko Atlas Etnografikoaren eki­men honen zuzendariari, Ander Manterola jaunari. Euren lana, arduratsua eta zorrotza, gure ondare etnografikoa gordetzeko ekarpen txalogarria izateaz gain, zerbitzu ordainezina delako ikerlarientzat eta jakin-nahia duten guztientzat.
127 728
ediciones