127 728
ediciones
Cambios
sin resumen de edición
On Joxemiel Barandiaranek egin nahi izan zuen Euskal Herriko Atlas Etnografikoak jite berria hartzen du abeltzaintza eta artzaintzari buruzko liburuki berri honekin, obra osoa bere luzezabaletan aurrez ikusteko aukera sumatzen hasia baita. Orain arte honako ikerketa etnografiko zorrotzak genituen: ''La Alimentación Doméstica'' (I), ''Juegos Infantiles'' (II), ''Ritos Funerarios'' (III) eta ''Ritos del Nacimiento al Matrimonio'' (IV). Horretara, norbanakoaren eta familiaren bizitza, Euskal Herriko biztanleen etxe-barrua alegia, ongi jasota geratu zen gure ondare etnografikoaren bilduma izan nahi duen lan erraldoi honetan.
Gaur argitara ematen dugun liburukiak, ''Ganadería y Pastoreo en Vasconia'' izenekoak, etxearen esparrutik ateratzen gaitu, bizitokiaren lau hormetatik, artekoen harreman estuetatik, eta ekoizpenaren ekoizpenaren arlo zabalera atera. Ibilbide historikoa luzeagoa da arlo honetan, eta ohiturak iraunkorragoakiraunkorragoak. Izan ere, lehen baskoiek mota bateko edo besteko abeltzain edo artzain bizimodua egiteko egiteko modurik egokiena aurkitu zutela begitantzen zaigu. Honekin batera, gaur egun ere indarrean indarrean dagoen jarduera horren usadio eta ohituretan, antzinatearen oihartzuna barrunta daiteke oraindik, ederki antzemateko moduan entzun ere. Horrela, bada, Atlasaren aurreko liburukietan liburukietan modernitatearen eta globalizazioaren erruz etengabe galduz doazen elementuak ikusten bagenituen –elikadura, haur jokoak eta dagoeneko indargetuz doazen ohitura erlijiosoei lotutako lotutako ohikuneak–, abeltzaintza eta artzaintzari buruzko liburuki honetan, mendeetan eta mendeetanmendeetan, behar bada milurtekoetan, belaunaldiz belaunaldi iraun duten egiteko modu eta bizimodu batzuen jarraipena egiaztatzeko aukera daukagu.
Hori kontuan izanda, Atlas Etnografiko honetan argitaratzen diren ikerketak sustatuz, Legebiltzarrak 1990ean Ondarearen Legean agindutako mandatua hitzez hitz betetzen ari dela uste du Kultura Sailak: «Gauzazkoez besteko etnografi ondasunak, hona nola, ekandu, ohitura, sorkuntza edo jokaerak, hauek aurkitu daitezkeeneko gauzazko aztarnak baino garrantzitsuago direnak, lege honen arabera gaitasunaren jabe den Administrazioak zainduko ditu,... horretarako, horien ikerketa eta bilketa zehatza horiek etorkizuneko belaunaldienganaino ailegatzea bermatuko duten gauzazko euskarrietan egitea suztatuz» (53. art.).