127 728
ediciones
Cambios
Página creada con «Informazio-emaileen adina zein den eta informazioaren zati bat orain dela zenbait hamarkada bildu zela kontuan hartuta, XIX. mendearen amaieratik XX. mendearen erdialdera d...»
Euskal Herriko Atlas Etnografikoaren liburuki honetan azaltzen den nekazaritzak XX. mendean funtsean jazotakoa berrikusteko abagunea emango digu. Edonola ere, lan honetako kapituluetan egiaztatu ahal izango denez, 1960ko hamarkadatik aurrera ezarritako mekanizazio bizi-bizia baino lehenagoko jarduketei emango diegu lehentasuna. Dena dela, batez ere lurraldeko isurialde mediterraneoan garatzen den nekazaritza modernoari buruzko informazioa ere bildu dugu. Isurialde hori erabat nekazaria denez, jarduera honek bertan izandako eraldaketak zerikusi handiagoa dauka Espainiako estatuko eta Europar Batasuneko beste nekazaritza-eremu batzuetan garatutakoarekin.
[[File:8.3_Laietan_Zeanurin_(B)_1920.png|frame|Laietan Zeanurin (B), 1920. Fuente: Archivo Fotográfico Labayru Fundazioa: fondo Felipe Manterola.]]