127 728
ediciones
Cambios
sin resumen de edición
=== Gure ikerketa ===
Atlas Etnografikoaren herri medikuntzari buruzko ale hau egiteko erabili diran diren datuak 1994 eta 1999 urteen bitartean jaso ziren. Kontuan Kontuan hartzekoa da datu hori, izan ere, oso garrantzitsua da jaso den informazioaren ezaugarriei dagokienez; daturik gehienak erremedio enpirikoen gainekoak dira; informatzaile informatzaile batzuek sendabide edo ohitura magikoak magikoak eta sinesmenekin zerikusia dutenak gogoratzen dituzte, baina askozaz gutxiago dira enpirikoak baino. Datuak hamarraldi batzuk lehenago jaso izan balira, era bateko eta besteko ohitura eta sendabideei buruzko informazioa askozaz parekatuago egongo litzateke.
Gure ikerketa ez da sendabideei buruzko informazio bilketa hutsa izan, hau da, nola prestatu eta aplikatzen diren. Lan honetan, sendatu nahi den gaixotasunaren gainean zer ezagutzen duten, herritarren ustez ze sintomaren bidez azaltzen den eta nondik datorren ere jaso dugu. Herriak eman dituen interpretazioak dira eta ez dute zertan bat etorri azalpen akademikoekin, hori argi dago, baina, hala ere, Frankowskik, esate baterako, honako hau idatzi zuen: «medikuntza tradizionala medikuntza modernoaren ama da, milaka belaunaldiren jakintza biltzen du eta, baten baino gehiagotan, balio handiko ezagutzak eskaintzen ditu, goi mailako zientzialariek onartu eta erabili izan dituztenak»<ref>Eugeniusz FRANKOWSKI. ''Sistematización de los ritos usados en las ceremonias populares''. Bilbao: 1919.</ref>.