9794
ediciones
Cambios
Actualizando para coincidir con nueva versión de la página fuente
<languages></languages>
{{ #pageLangs: es | eu | fr }}
Landa-ikerketarako erabilitako galdera-sorta Jose Migel Barandiaranek argitaratutako ''Guía para una encuesta etnográfica ''lanetik hartu da. Bertan, etxeari buruzko galderak izen bereko atalean agertzen dira, ''Etxekoak ''izeneko I. kapituluan sartuta (11-36. galderak). Altzariei buruzko galderak, berriz, ''Etxekoen erabilerak ''izeneko II. kapituluko “Altzariak” atalean daude (1-14. galderak). Familiari eta senar-emazteen harremanei buruzko galderak ''Etxekoak ''izeneko I. kapituluko “Familia” eta “Senar-emazteen arteko harremanak” ataletan daude (hurrenez hurren, 105-121. galderak eta 122-133. galderak).

I. ETXEKOAK
17. Horma eta oinarrien izaera. Eraikuntzan erabilitako material ohikoak, eta horien nondik norakoa. Etxea egiten hasterakoan izaten ziren erritu bereziak.
18. Teilatua. Zein da bere itxura eta zenbateko aldatsa du? Teilapearen egitura. Zerekin egina da (teila, losak, ohola), eta non lor- tzen lortzen dira materialok?
19. Ate eta leihoen itxura, banaketa eta neurriak. Leiho eta ate orriak. Sarrailak, kisketak, atalagak, eta abar.
36. Zein da etxe alboko lursailaren izena? Ba al du ondoan orturik? Zeintzuk dira haren funtzioak?

II. ETXEKOEN ERABILERAK
13. Etxearen garbiketa. Arropa eta ontzien garbiketa. Noiz eta nola egiten dira?
14. Batez ere, etxea zaindu eta babesteko erabiltzen diren abereak.

I. ETXEKOAK
112. Ahaideen ohiko bilkurak (herriko jaiak, Gabonak, hildakoen eguna, jaiotzak, ezteiak, hiletak). Nork gonbidatzen du? Nortzuk gonbidatzen dira? Nola egiten da gonbidatzea? Gonbidatuen eskubideak eta betebeharrak. Familiako oturuntza eta oturuntzako ohiturak.
113. Gurasoek seme-alabengan eta semeenemazteengan semeen emazteengan duten aginpidea. AitonaamonenganakoAitona-amonenganako, gurasoenganako eta osaba-izebenganako begirune-ezaugarriak. Zenbat denbora irauten du gurasoen aginteak edo etxearekiko loturak? Ba al dago benetako emantzipaziorik? Osaba-izeba eta iloben arteko harremanak.
114. Ahaide izatearen ondorioak. Ahaideen arteko eskubideak eta betebeharrak, pertsonei eta ondasunei dagokienez. Hildakoen aldeko otoitzak. Laguntzari eta mantenuari buruzko betebeharrak. Ahaideen arteko abegikortasuna. Adin txikikoen tutoretza. Ahaideen esku-hartzea ondasunen administrazio eta antolamenduan. Eskubide eta betebehar hauen garrantzia ahaide-maila ezberdinetan. Ahaideen zorren ordainketa. Ahaideen aldeko lekukotasunaren balioa. Agure zaharren eta gaixoen egoera.
115. Ahaide aberatsek ahaide pobreekikodituzten pobreekiko dituzten betebeharrak. Etxetik eta herritik urrun joandako ahaideekiko betebeharrak.
116. Ahaideekin loturiko familiaren ondareaedo ondarea edo ondasunak. Ahaideen eskubidea beraien baimenik gabe oinarrizko ondasunak familiatik irten ez daitezen. Familiak jabetzan dituen edo erabili ohi dituen ondasunak: lurrak, larreak, animaliak, lanabesak eta abar. Familiak duen ondarearen balioa. Aitak sal al ditzake familiaren ondasunak, emaztearen baimenik gabe? Senar-emazteak bakoitzak familiara ekarritako edo bien artean erositako ondasunen jabekide al dira, ondorioz bien baimenik gabe ondasun hauek besterentzerik ez dagoelarik? Nola ikusi ohi da herrian ondasunen besterentzea? Oinarrizko ondasunak salduz gero, salmentari buruzko erosketa-eskubiderik erabil al dezakete ondasun horiek hasieratik izan zituzten familiako senitartekoek?
117. Zein hitzarmen-mota da ohikoena ahaideen artean? Zein elkarte-mota? Neska- meekin Neskameekin eta morroiekin dituzten harremanak. Familiako kidetzat hartzen al dituzte neskame eta morroi hauek? Langileekin dituzten harremanak.
118. Oinordekotza eskubideak ahaideen artean. Gurasoek testamentua egiteko askatasunik ba al dute? Zein muga ditu eskubide honek? Testamentuaren bidez ala, oinordekoa ezkontzen denean, ezkon-hitzarmenaren bidez egiaztatzen da oinordekotza? Maiorazkoa izaten al da oinordeko hori? Ahaleginak egiten al dira familiaren ondarea zatitu gabe gordetzen, testamentua hobetuz eta semeren bat edo alabaren bat etxeko oinordeko izendatuz? Honelakoetan, zer ezkonsari ezartzen zaie beste seme-alabei? Dohaintzan emandako ondasunen gozamenaren erdia gurasoei gordearazi eta, hauek hiltzean, ehorzketa eta hiletak, hilobiko argiak, eta eskaintzak eta errespontsuak ere ordainarazten al zaizkio seme edo alaba oinordekoari? Seme edo alaba oinordekoa ezkontzean, senar-emazte berriak gurasoekin etxe berean bizi eta mahai berean jaten al dute, era honetan familia bikoitza edo familia-elkartea, irabaziak eta galerak erdibana dituena, osatuz? Oinordekoak izaten al du anai-arrebak berarekin eduki eta mantendu beharrik, eta hauei, ezkontzean edo adin nagusitasunera iritsitakoan, diru-kopururen bat eman beharrik? Familiako arbasoei dagokienez, zeintzuk izaten dira oinordekoaren betebeharrak? Familiaren ondarea zati berdinetan banatzen al da oinordekoen artean? Banaketa hau gurasoak bizi direla egiten bada, zein egoeratan gelditzen dira gurasoak aurrerantzean? Sasiko seme-alabek eskubiderik ba al dute oinordekotzan?
119. Oinordekoa testamenduz izendatzen ez denean, ohikoa al da seme-alabetako bat, gainerako anaia-arrebekin hitz egin eta erabaki ondoren, etxeaz arduratzea? Zer diru-kopuru ematen zaie anaia-arreba hauei beraien etxeetan bizitzen jartzen direnean? Nork hartzen du parte konponketa hauetan?
120. Senarra edo emaztea testamentua egingabe egin gabe hiltzen denean, zein egoeratan geratzen da bizirik gelditzen den ezkonlaguna? Testamentua egiteko askatasunik ba al du? Ondasunez gozatzeko eskubiderik ba al du, ondasunak oinordekoari eman ondoren? Ahaideak ez direnen aldeko testamentua. Seme-alabarik gabeko osaba-izeben testamentua. 121. Adopzioa. Adopzioaren maiztasuna etazergatiak. Norenganako joera izaten da haurrak hartzerakoan? Haurrak bataioan jasotzea eta beronen ondorioak.
121. Adopzioa. Adopzioaren maiztasuna eta zergatiak. Norenganako joera izaten da haurrak hartzerakoan? Haurrak bataioan jasotzea eta beronen ondorioak.

''SENAR-EMAZTEEN ARTEKO HARREMANAK''
123. Zer iritzi du jendeak senarra emaztearen mendean egoteari buruz? Senar-emazteen arteko tirabirak: zergatiak eta konponbideak. Adeitasuna eta gizalegeak senar-emazteen artean. Zein hizkera erabiltzen dute senar-emazteek beraien artean?
124. Zeintzuk dira senarraren eta emazteareneginkizunak emaztearen eginkizunak familiako bizitzan eta etxearen administrazioan? Zeintzuk dira ez- kont ide ezkontide bakoitzari dagozkion zereginak? Sexu bakoitzari dagozkion lan-tresnak.
125. Senar-emazteen elkarbizitza lanean etajaiegunetaneta jaiegunetan. Emaztea senarrarekin eser- tzen esertzen al da mahaian?
126. Senar-emazteen ondasunak, familiarenondasunez familiaren ondasunez gain. Senar-emazteak ezkon- tzara ezkontzara ekarritako ondasunen jabekideak al dira? Eskuratutako edo irabazitako ondasunenak ere bai? Ondasunen banaketa.
127. Familiarekiko harremanak. Senar-emazteen gurasoek haien bizitzan izaten duten esku-hartzea. Senar-emazteen gurasoak izendatzeko erabiltzen diren izenak, eta hauei eskaintzen dizkieten laguntzak eta begirunea.
129. Senar-emazteen harremanak familiatik kanpoko pertsona eta erakundeekin: herriko plazan, langile elkarte edo taldeetan, aisialdi-elkarteetan eta elkarte erlijiosoetan, erromerietan, azoketan eta abar.
130. Aitak eta amak seme-alabengan duten aginpidea. Bakoitzak duen eginkizuna haurren heziketan. Haurrek beraiek osa- tzen osatzen al dute beren ondarea? Nola?
131. Zeri egozten zaio antzutasuna? Zer bitarteko erabiltzen dira antzutasunari aurre egiteko?
132. Emakumeak duen eginkizuna erlijioa etasineskeria eta sineskeria irakatsi eta praktikatzerakoan. Emakumea etxeko kultuan eta ohiko bizitza transmititzerakoan.
133. Adierazi aurreko galderek aipatzen dituzten ohiturak nolakoak ziren duela berrogeita hamar urte eta nolakoak diren gaur egun.
{{DISPLAYTITLE: Cuestionario Galdetegia}} {{#bookTitle:Casa y familia en VasconiaEtxea eta Familia Euskal Herrian |Casa_y_familia_en_vasconia/eu}}