127 728
ediciones
Cambios
sin resumen de edición
Gaixoak agonia familiakoek lagunduta igarotzen du, eta haiek behar duen laguntza guztia ematen diote. Auzokideak bisitatzera joaten dira, eta opariak ematen dizkiote, eta egoera larritzean familiari laguntzen diote gauez beila egiten.
=== Hiltamuko otoitzak, agoniako otoitzak ===
Heriotzako orduan ohikoa izan da familiako kideak eta auzokideak biltzea elkarrekin otoitz egiteko hiltamuan dagoen gaixoaren ondoan. Herri batzuetan, gaixoak Biatikoa jaso zuen gau berean egiten zuten hori.