Cambios

Saltar a: navegación, buscar

AGONIA Y MUERTE. AGONIA ETA HERIOTZA/eu

37 bytes añadidos, 08:11 17 sep 2019
sin resumen de edición
<languages></languages>
== Hiltamua ==
 
=== Izenak ===
Gaixotasun batean heriotzaren aurretik izaten den egoera da hiltamua; agonia ere deitzen zaio, jatorriz borroka esan nahi duen hitza. Bizitzaren eta heriotzaren arteko trantsizioko aldi hau funtsezkotzat jotzen da, pertsonaren estatus-aldaketaren azken erritua baita, zendu kategoria ematen diona. Praktika eta ardura asko daude hiltamuan, hain zuzen ere hilzorian dagoenak zoria lagun duela ekin diezaion azken bidaiari.
Gaixoak agonia familiakoek lagunduta igarotzen du, eta haiek behar duen laguntza guztia ematen diote. Auzokideak bisitatzera joaten dira, eta opariak ematen dizkiote, eta egoera larritzean familiari laguntzen diote gauez beila egiten.
=== Hiltamuko otoitzak, agoniako otoitzak ===
Heriotzeko Heriotzako orduan ohikoa izan da familiako kideak eta auzokideak biltzea elkarrekin otoitz egiteko hilzorian hiltamuan dagoen gaixoaren ondoan. Herri batzuetan, gaixoak Biatikoa jaso zuen gau berean egiten zuten hori.
Eskuarki, gaixoa artatzera joan den apaiza da egoera honi dagozkion erritualeko otoitzak esaten dituena, eta familiako kideek eta gainerakoek erantzun egiten diote. Baina apaiza ez baldin badago, hilzoria bat-batean agertu delako edo asko luzatu delako, orduan gaixoaren hurreko pertsona bat arduratzen da zeregin horretaz.
Gaixoari emandako arreta erlijiosoen artean, otoitzak nagusitzen dira, baina ez dira horrelakoetan egiten diren praktika erlijioso bakarrak; ohikoa da kandelak piztea ere, eta aldare txiki bat prestatzea Biatikoa jasotzeko; herri batzuetan, ur bedeinkatuz ihinztatzen da gaixoa.
Oiartzunen (G) Kandelario egunez bedeinkatutako kandela bat pizten zen, edo Aste Santuan monumentua argiztatu zutenetako bat<ref>AEF, III (1923) 76 . or.</ref>.
=== Hiltamua luzatzearen kausak ===
Informatzaileek, oro har, heriotzaren hiru kausa nagusi bereizten dituzte: zahartzea, gaixotasuna eta istripuak edo bestelako gertakari bortitzak.
Kultura tradizionalean, adin handi batera iritsi diren pertsonen heriotza gertakari naturaltzat hartzen da. Horrela, oso ohikoa da, hildako pertsona zaharra baldin bada, haren heriotza «bizitzaren legea» dela esatea, eta ez zaio ezer bereziri egozten, zahartzeari soilik (Moreda-A); baita «ordua heldu da» esatea ere (Apodaka­AApodaka-­A, Muskiz-B, Elgoibar-G).
=== Heriotzaren kausa miragarriak ===
{{DISPLAYTITLE: II. HILZORIA HILTAMUA ETA HERIOTZA}} {{#bookTitle:Heriotz Ohikuneak Euskal Herrian|Ritos_funerarios_en_vasconia/eu}}
127 728
ediciones