Cambios

Saltar a: navegación, buscar

AGONIA Y MUERTE. AGONIA ETA HERIOTZA/eu

19 bytes añadidos, 08:11 17 sep 2019
sin resumen de edición
<languages></languages>
== Hiltamua ==
 
=== Izenak ===
Gaixotasun batean heriotzaren aurretik izaten den egoera da hiltamua; agonia ere deitzen zaio, jatorriz borroka esan nahi duen hitza. Bizitzaren eta heriotzaren arteko trantsizioko aldi hau funtsezkotzat jotzen da, pertsonaren estatus-aldaketaren azken erritua baita, zendu kategoria ematen diona. Praktika eta ardura asko daude hiltamuan, hain zuzen ere hilzorian dagoenak zoria lagun duela ekin diezaion azken bidaiari.
Gaixoa agonian dagoela adierazten duen sintomarik ohikoenetako bat arnasaren erritmoaren aldaketa da: hilzorian dagoenak arnasa etena du, ''arnas motxa'' (Elosua-G), nekeza eta makala, ''arnasestua'' (Elosua-G, Goizueta-N) eta hatsankakoa. Batzuetan, zurrungak duenaren antzeko zarata egiten du, Durruma Donemiliagan (A) ''ronquijo'' deitzen diotena. Zerainen (G) ''petxuen edo bularran karkalarea atera'' esaera erabiltzen dute.
=== Hiltamuko kanpaia, agonia-kanpaia, agoniako zeinua ===
Gaixo bat agonian sartzen zenean, ohikoa zen herri batzuetan kanpaiak okasiorako din-dan berezi batez jotzea, ''hiltamukoa'' edota ''agoniakoa'' deitua. Ohitura hori galdu egin da eta informatzaile askorentzat ezezaguna da.
Gaixoak agonia familiakoek lagunduta igarotzen du, eta haiek behar duen laguntza guztia ematen diote. Auzokideak bisitatzera joaten dira, eta opariak ematen dizkiote, eta egoera larritzean familiari laguntzen diote gauez beila egiten.
=== Hiltamuko otoitzak, agoniako otoitzak ===
Heriotzako orduan ohikoa izan da familiako kideak eta auzokideak biltzea elkarrekin otoitz egiteko hiltamuan dagoen gaixoaren ondoan. Herri batzuetan, gaixoak Biatikoa jaso zuen gau berean egiten zuten hori.
Informatzaileek, oro har, heriotzaren hiru kausa nagusi bereizten dituzte: zahartzea, gaixotasuna eta istripuak edo bestelako gertakari bortitzak.
Kultura tradizionalean, adin handi batera iritsi diren pertsonen heriotza gertakari naturaltzat hartzen da. Horrela, oso ohikoa da, hildako pertsona zaharra baldin bada, haren heriotza «bizitzaren legea» dela esatea, eta ez zaio ezer bereziri egozten, zahartzeari soilik (Moreda-A); baita «ordua heldu da» esatea ere (Apodaka­AApodaka-­A, Muskiz-B, Elgoibar-G).
=== Heriotzaren kausa miragarriak ===
127 728
ediciones