127 728
ediciones
Cambios
sin resumen de edición
<div style="margin-left:0cm;"></div>
Euskal Herrian aspaldidanik jasotzen dira mamuei buruzko erreferentziak. Jose Miguel Barandiaranen ustez, hildakoekiko sinesmena mantendu da munduaren kontzepzio animista bat onartu den neurrian. Astroen, lurraren, meteoroen eta beste fenomeno natural batzuen jeinua azaltzen duten kontakizun etiologikoak alde batera utzita, herri-jaiduren eta sinesmen garaikideen berri ere ematen da bide horretatik, Ama Birjinaren irudi batzuk elkarren ahizpatzat jotzen dituztenenak, adibidez. Hilarrien inguruan eraikitako antzinako sinesmenak hildakoekin lotura duten kondairetan oinarrituta azaltzen dira sarritan<ref>José Miguel de BARANDIARAN. ''Estelas funerarias del País Vasco. ''Donostia: 1970, 63. or.</ref>. Barandiaranek dio, halaber, mamuen ezaugarri batzuek (itzal edo espektro itxura eta abar) antzinako Erroman arimei buruz zuten kontzepzioaren eragina izateko itxura daukatela.