Cambios

Saltar a: navegación, buscar

APROVECHAMIENTO PROPIO Y COMERCIO AGRICOLA/eu

45 bytes eliminados, 20:39 16 nov 2019
sin resumen de edición
Ohikoa da adieraztea nekazaritzako lanabesen konponketa ahal zen neurrian etxean egiten zela, batez ere eguraldia txarra zenean landan lan egiteko. Bestela, errementeriarengana edo herriko eskulangilearengana jotzen zen. Oraintsuago, makineria berria fabrikatu duen etxera edo haren ordezkariarengana eramaten da.
== Nekazaritzako azokak eta feriak. plaza. Azokak ==
Nekazariak beren produktuak saltzera joan izan dira eta joaten dira herriko azoketara, halakorik denean, eta, bestela, inguruko gunetakoetara edo herri garrantzitsuagokoetara.
== Salmenta zuzena. Salmentak ==
Nekazaritzako feria eta azoketara joateaz gain, ohikoa izan da eta da bezero finkoak izatea, indibidualak kasu batzuetan, beste batzuetan enpresariak edo biltegi-jabeak; horiei salgaiak zuzenean edo tokiko kooperatiben bidez ematen zaizkie.
== Aparteko feriak. Feriak ==
Feria eta azoka arrunt batzuk nekazaritza hutsekoak dira, aurrez esan den moduan. Izaten dira aparteko nekazaritza feriak ere, horietako batzuk atal honetan aipatuak, baina ohikoa da nekazaritzako eta abeltzaintzako ferietan, abeltzaintza izan arren alderdi nagusia, nekazaritzako lanabesen eta makinen salmentak egotea osagarri moduan. Feria eta azoka horiek beste mota batzuetako saltzaileek baliatzen dituzte, etxeko gozogintzakoak, harategietakoak eta abar, eta eskaintza eskulangileen produktuetara ere zabaltzen da, eta are ekoizle ez diren saltzailerik ere izaten da. Janzteko produktuen, jostailuen, apaingarrien, musikako diskoen eta Hego Amerikako zein Afrikako eskulangintza produktuen saltzaileek aukera baliatzen dute, salmenta postu tradizionalen izaera landatar eta tradizionalekin kontrastea sortuz.
== Produktuen, kontratuen eta ordaintzeko baldintzen prestaketa ==
Jaso da oro har iraganean merkataritzako tratuetan emandako hitzak legearen balioa zeukala, baina batez ere aziendaren salerosketan erabili izan dela, nekazaritzako transakzioetan baino gehiago. Emandako hitzaren balioa nabarmentzeko, Donazaharren (NB) esaldi hau jaso da: ''Hitza hitz, bertzela gizona hits''(hau da, emandako hitza bete ezean gizonak ohorea galtzen duela).
Bada salgaia ondo saltzeko denentzat balio duen arau bat. Aurreko asteko salneurriak ezagutzen dira gutxi gorabehera, baina bildutako jende kopuruaren, errekardarien, eguraldiaren eta abarren arabera hasierako salneurria aldatu egin daiteke. Salneurriak aldatu egiten dira azokaren hasieratik amaiera bitartean, baina inoiz ez da jakiten ziurtasunez gora edo behera egingo duten. Tratuak egiten dira, baina iritzirik zabalduena da ez dela denbora asko utzi behar pasatzen, aparteko mozkin txiki bat lortu nahian etxera merkantziaren zati bat saldu gabe itzultzeko arriskua dagoelako. Eskarmentuak oreka puntua non dagoen jakiten laguntzen du. Iraganean, ohitura zabaldua izan zen saltzaileak aitaren egitea lehen salmentako diruarekin eguna ondo hasteko eta salmentak egiten jarraitzeko.
 
{{DISPLAYTITLE: XVII. NORBERARENTZAKO APROBETXAMENDUA ETA NEKAZARITZAKO MERKATARITZA}} {{#bookTitle:Nekazaritza Euskal Herrian|Agricultura_en_vasconia/eu}}
127 728
ediciones