Cambios

CAPITULACIONES MATRIMONIALES/eu

1 byte eliminado, 15:06 25 mar 2019
sin resumen de edición
“''Dote''” hitzak adiera bat baino gehiago zituen eta ditu herri hizkeran. Herri batzuetan dote kontzeptuak eskudirutan emandako dirua eta arreoa hartzen ditu bere baitan, eta beste batzuetan dirua emateari edo espezietan ordaintzeari baino ez deritzo “''dote''”. Mendeko lehen hamarkadetan, zabalduta egon zen dotea dukatetan, ''duketak'', eta ontzetan osatzeko ohitura. Orain dela gutxi arte, gure landa inkestetan jaso denez, ez zen harrigarria abelburuak espezietan ordaindutako dotearen parte izatea<ref>Badirudi iraganean ohikoa izan zela Baztanen (N) azienda ematea, eta bereziki behi-azienda, ''auritxe'' deitutakoa, dotearen osagarri gisa. Baliteke hitz horren jatorria ''aratxe'' izatea, goi-nafarrerak txahalari deitzeko darabilena. Eulogio ZUDAIRE. "Quitamiento de dote en razón de matrimonio (Valle de Baztán)" in CEEN. XI (1979) 249-269. or.</ref>.
Baskonian, inkestari erantzundakoek maiz adierazitakoaren arabera, zabalduta dago gaztelaniazko "''"arreo'''' " hitzaren eta haren euskarazko baliokide "arreoa'' hitzaren erabilera, kasu batzuetan emaztegaiaren ezkon-hornia izendatzeko<ref>''Arreo ''eskuarki alabei ezkondu behar dutenean osatzen zaien ekipamendua da. Emiliano de ARRIAGA. ''Lexicón etimológico, naturalista y popular del bilbaino neto. ''Bilbao: 1896. Arabako leku batzuetan eta Gasteiz hiriburuan ere jaso zen ''arreo'' hitza emaztegaiaren ezkontza garaiko ekipamenduari deitzeko. Gerardo LÓPEZ DE GUEREÑU. ''Voces Alavesas. ''Bilbao: 1958.</ref> baina beste batzuetan zerbait zabalagoa, laborantzako lanabesak, etxeko tresnak eta beste elementu batzuk barne hartuta.
{{DISPLAYTITLE: X. EZKONTZA HITZARMENAK}} {{#bookTitle:Euskal Herriko Ohikuneak Jaiotzatik Ezkontzara|Ritos_del_nacimiento_al_matrimonio_en_vasconia/eu}}
127 728
ediciones