Cambios

CREENCIAS SOBRE LA CAUSA DE ALGUNAS ENFERMEDADES/eu

11 bytes añadidos, 09:23 1 jul 2019
sin resumen de edición
Sinesmen zabaldua izan da egunak irauten zuen denboran beti izaten dela madarikazioak eraginkortasuna zeukan une bat (Liginaga-Z, Oiartzun-G). Herri batzuetan esaten zuten une hori eguerdia zela. Azkuek zehazten du eguerdiko hamabietan botatako madarikazioa eraginkorra izaten dela, baina, horretarako, beharrezkoa dela madarikatzaileak ez jakitea zer ordu den (Lekeitio-B, Oiartzun-G)<ref>Resurrección Mª de AZKUE. ''Euskalerriaren Yakintza. ''I. liburukia. Madril: 1935-1947, 127. or.</ref>.
Madarikazioa biraoen, imintzioen edo sinboloen bidez gauzatu daiteke<ref>José Miguel de BARANDIARAN. ''Diccionario Ilustrado de Mitología Vasca. Obras Completas.'' I. liburukia. Bilbo: 1972.</ref>. Lekeition (B), emakume madarikatzaileek, beren madarikazioak indartzeko, Kalbario mendiari begira botatzen zituzten, zeinaren izen tradizionala Lumentxa den, eta belaun biluzien gainean<ref>Resurrección Mª de AZKUE. ''Euskalerriaren Yakintza. ''I. liburukia. Madril: 1935-1947, 127-128. or.</ref>. Eraginkorragoa izan zedin, batzuk belauniko jartzen ziren, lurrean gurutze bat marraztuz eta hari musu emanez<ref>''sakre'' hitza in José Miguel de BARANDIARAN. ''Diccionario Ilustrado de Mitología Vasca. Obras Completas.'' I. liburukia. Bilbo: 1972.</ref>.
Madarikazioa beste pertsona batekin etsaituta zegoen pertsona batek esan zezakeen; baina giro herrikoietan, gure inkestetan jasotzen denez, beldur handiena sortzen zuten madarikazioak ijitoengandik eta eskaleengandik zetozenak ziren.
Begizkoa, batez ere haurrei egindakoa, etenik gabeko kezka izan zen amentzat. Hainbat babes, erritu eta formula erabili izan dira madarikazio hori eragozteko.
==== ''Kutuna. Ebanjelioak''====
Begizkoaren aurkako babesik ohikoena ''kutuna'' izan da; talisman eraginkortzat jotzen zen. Garai batean, amuleto hau ezinbestekoa zen haurren janzkeran; haur jaio berriei kateorratzez itsasten zitzaien haiek biltzeko erabiltzen ziren gerrikoen tolesetan, edo, bestela, lepotik zintzilikatzen zitzaien; pixka bat hazitakoan, barruko arropan josten zieten.
127 728
ediciones