Cambios

Saltar a: navegación, buscar

CULTIVO DE LINO Y CAÑAMO/eu

4 bytes añadidos, 14:51 19 nov 2019
sin resumen de edición
Beste garai batzuetan lihoak estimazio handia izan zuen. Beren lurrak alokairuan ematen zituztenean, lur-jabe aberatsenek lursail bat erreserbatzen zuten beren lihoa lantzeko. Horrez gain, alokairuan emandako lurren errenta linazi-neurrietan ordaintzen zen.
Baztanen (N), Azkueren arabera, etxekoandreak, urteroko soldataz gain, bi lakari liho-hazi ematen zizkion neskameari bere eztei-arreoa osatzeko. Egile beraren arabera, Nafarroako haran batzuetan eta are Zuberoan ere emakumeak oso gazterik hasten ziren arreoa osatzen. Horretarako gurasoek lihoa ereiteko lursail bat ematen zieten. Ordutik aurrera neska gazteak bere lihoa iruten ikasten zuen<ref>Resurrección M.ª de AZKUE. ''Euskalerriaren Yakintza''. I. Liburukia. Bilbo: 1989, 272 eta 274. or.</ref>.
== Lihoa nekazaritza paisaian ==
Lihoa etxeko ereintzatik eskuratzen zen: kasu batzuetan soberakina saltzen zen, baina gehienetan jasotako guztia etxean erabiltzeko izaten zen. Erein eta uzta jaso ondoren, baserrian bertan gauzatzen zen landarea ehun-zuntz bihurtzeko eraldaketa prozesua.
== Laborantzako lurrak lursailak ==
Lihoa ereiteko lur ona baina gogorra behar zen, buztintsua, ''buztin-lurra''. Lur bigunetan gehiegi hazten zen eta landareak etzatera jotzen zuen. Hobeak ziren lehen luberritzeko lurrak, ''luberriak''.
127 728
ediciones