9794
ediciones
Cambios
Actualizando para coincidir con nueva versión de la página fuente
<languages></languages>
{{ #pageLangs: es | eu }}:''Le jeu de l'enfant représente la source fondamentale fondamentale qui jaillit des nappes souterraines les plus sacrées et d oú procédent toute culture, toute grande force créatrice.''<p style="text-align: right;"><span style="font-size:smaller;">PROBENIUS </span></p>
Gizakiak jokoa du lagun jaio eta gehiago, munduan dirauen artean; hala ere, ez da gauza bera jokoa, haurrentzako eta sasoikoentzako. Nagusiek euren bizimodua guztiz daukate arauturik, aldez aurretik, euren betebeharren arauera arauera eta, horregaitik bada, euren olgetak, edo lanean bota ez dituzten izerdiak botatzeko, edo gogoko dituzten ariketekin lanaren nekeak eten eta arintzeko izan ohi dira.
Haurrak, ordea, jokoa denbora beteko ekintza ekintza du, berezkoena gainera. Honetara azaltzen du umeen olgeta gure esaera batek: ''haurrak, haurlan.''
Haurraren begietan jokoa, beraz, ez da denbora-emangarri hutsa; gehiago oraindik ere, egun osoko ihardunaldia du; tokiak eta denborak denborak bat egiten duten ekintza.
=== Haurren gizataldea ===
Egokiera duten guztian, haurrek haurretara egin ohi dute; nagusiak baztertu egiten dituzten haur-gizataldeak osatzen dituzte. Hala ere badituzte egitura herarkikoak, mailetan edo bereizten dira; mutikorik sendoena edota neskarik abilena egin ohi dute talde-buru. Sendoak ez direnak, txikienak edota taldean sarturik ez daudenak bigarren mailakoak dira. Neska-mutikoek olgetetan dauzkaten harremanak haurren munduaz gain dauden legeek zuzentzen dituzte, baina ez dira horregaitik gutxietsi behar.
Haurren arauak eta jarrerak ez dira badaezpadakoakbadaezpadakoak; finkoak izan ohi dira eta haurretan belaunaldiz belaunaldi batzuetatik besteetara igaro izan dira.
Haurren gizataldeotan arauak ikasi eta irakatsi egiten dira, era askotako jokoetan, zotzetan egitean hautapen eta baztertze arauetan, formula formula edo lelo eta kantuetan, eta erabiltzen diren keinu eta ohikuneen esanguran.
Haurrek beste haurrengandik ikasiriko jokootan jokootan gauzarik garrantzitsuena ekintza bera zen<ref>Carmen BRAVO VILLASANTE. «Estudio preliminar», P. Santos Hernandezen ''Juegos de los niños en las escuelas y colegios ''lanari eginikoa. Palma de Mallorca, 1986, IX-X or.</ref>. Jostailurik gabeko jokoak gehien bat, eta halakorik egotekotan behin-behinekoenak beti: makila bat, soka bat, harri puska batzuk edo sakak. Olgeta indarra eta arintasuna, zaulitasuna edo abilezia erakusteko abadagunea zen. Jokoa norgehiagoka hutsa zen.
Sarritan haurrek nagusien keinu eta itxurak egiten zituzten eta horretarako horien ekintzen antzezpena egiten zuten, ogibideetara jolastuz: «Dendetara», «Ugazabandraka», «Medikutara», «Prozesioetara» ( «Jangoiko artzaileak» ),... Nagusien mundua haurren olgetetan isladatzen da, haren ispilua balitz bezala.
Gizonezkoek eta emakumezkoek guztiz betekizun eta jarrera desberdinak zeuzkaten gizarte zaharrean, desberdintasun horiek neska eta mutikoen jolasetan euretan ere nabari-nabariak izan dira.
Ohizko gizartean, indarra eskatzen zuten jokoak jokoak mutikoenak bakarrik ziren, baita zelan edo halako bortxa beharrezko zutenak ere: lasterketetako dendaketak, jauziak, jaurtiketak, borroken borroken itxurak egitea, animalia txikien ehiza, eta abar. Horren parean neskek olgeta geldiak egiten zituzten batipat, imitaziozkoak eta antzezpenekoakantzezpenekoak, panpinetara eta sukaldetara esaterako; abileziazko jokoak ere, sakak edo tortoloxak, eskuz hariekin, diaboloak eta antzeko jostailuekin; jauzi erritmikoak, sokan, eta abar. Neskak izan dira batez ere jokoak kantuen laguntasunarekin egin izan dituztenak.
Hirurogeigarren hamarkadan, Lehenengo Jaunartzearen ostean, zazpi bat urtekin edo, berez berez ezartzen zen sexuen banaketa haur jokorik gehienetan. Neska batek mutikoentzako jokoetan parte hartzen zuenean ''mari-mutil ''esaten zitzaion euskaraz, eta ''chicazo, mari-chico, mari-muete ''edo ''mari-macho ''erdaraz. Mutiko batek nesken jokoak egiten bazituen, ordea, ''maritxu ''esaten zitzaion euskaraz eta ''mari-chica, mariquita ''eta antzekoak erdaraz. Gure inkestak bildu izan diren tokiren batzuetako kantuek derrigorrezko banaketa honen berri ematen dute. Obanosen (N), esaterako, eta San Román de San Millanen (A) , banaketa-legea hausten zenean hauxe kantatzen zen mehatxu gisa: «Chicos con chicas, van a pecar. El Diablo se ríe, Dios va a llorar». Modu beretsuan Durangon (B) ohi zenez: «Chicos «Chicos con chicas, van al infierno. La Virgen llorando llorando y el Demonio riendo».
Joko askotan desberdintasun hauek baziren ere, horietariko batzuetan beharrezkoa zen neska-mutilak batera ihardutea. Sexuen arteko banaketa banaketa hori indarra galtzen joan da baita haur gutxiko herrietan. Zenbat eta neska-mutilak gutxiago, orduan eta derrigorrezkoago batzuk eta besteak elkarrekin olgatzea.
Sexu-banaketak gaur egunean ere badirau jokoetan jokoetan baina orain ez da hain markatua eta ez dago ezta lehen bezalako arriskua. Egoera berri honetarako lagungarri izan dira eskola mixtoko sistemak, nesken eta mutikoen arteko harreman ohizkoago eta normalagoa ekarri dutenak. Hala ere bada joera bat neskek nesketara eta mutilek mutiletara egiteko.
=== Jokoak eta urte-aroak ===
Kanpoan egiten zirenak eguraldi onarekin egin behar ziren, baina egurats zakarrarekin haurrek, sarri askotan nagusiekin kinkan, eleizpeak, atarteak edo beste aterpe batzuk hartzen zituzten jolastoki.
Ohizko gizartean, gainera, jokoak aroka agertu ohi izan dira. Bazen txontekin edo kukubolan aritzeko aroa, beste bat botiletako txapekin, intxaur eta gaztainekin (udazkenean) edo sakak edo tortoloxekin (udaberrian) aritzekoa. Neska zein mutiko-taldeek aroan aroko olgetetan iharduten iharduten zuten.
Gaur egun jokoen arokotasuna ez da hain agerikoa. Hala ere jokoen arokotasuna zelan edo halan zuzentzen duen beste gai bat ere bada bada tartean: komunikabideetako iragarkiak eta batez ere telebistakoak. Hauek umeek jostailu jakin batekin jolastu daitezen lor dezakete, eta behin hau zaharkiturik geldituz gero, baztertu eta indarrean dagoen besteren bat erabiltzera behartu.
=== Unibersaltasuna eta zahartasuna ===
Beste garai batzutara edota beste kultura-giro batzutara joz gero, gure herri eta hirietako neska-mutilek egin izan dituzten olgeten antz haundiko beste batzuk agertzen dira, harrigarria bada ere. Eta gure artean bertokoentzat ditugun horiek dira izan ere unibersalenak.
Txontan, kastorka edo potxoloka, txirringolan, gorgoinetan edo zibo-ziboetan kulunkatu, gorabeheretan, asto-astoka eta itsu-itsuka Europan ere aintzina-aintzinatik egin izan da. Guzti hauek eta beste asko ere Parisen 1657.ean argitara eman zen ''Les jeux et plaisirs de l'enfance ''izeneko izeneko berrogeita hamar bat jokoren bilduman bertan azaltzen dira. Obra honek Jacques Stellaren, Frantziako erregearen pintore izan zenaren, irudi txito ederrak dakartza, eta derrigorrezko derrigorrezko berri-iturri dugu berau gure haur jokoen jatorrira heltzeko<ref>José J. Olañeta editoreak berak zuzentzen duen «Los jóvenes jóvenes bibliófilos» deritzan sortan (16. alea) lan honen gaztelerazko argitarapena eman du berriki: ''Juegos y pasatiempos de la infancia. ''Palma de Mallorca, 1989. Jacques Stellaren irudietarik batzuetara joko dugu guk bilduriko joko baten edo besteren azalgarri gisa.</ref>.
Arlo honetan antzerako informazioa jaso liteke Vienako Kunsthistorisches Museumean dagoen Pieter Brueghel Zaharraren ''Haur-jokoak ''izeneko koadroaren azterketatik. Pintura honetatik jaso litekeenez, 1560.ekoa dela kontutan hartuta, Flandriako haurrek garai haretan txirringolan, izkutaketan, kaniketan, ogibideen itxurak, prozesioetara, panpinetara, dendetara, zapiarekinzapiarekin, zankoetara, txorro-morrora, eta abar, eta abar egiten zuten. Pintore flandiarrak azaltzen dituen larogeita lau jokootatik asko eta asko oraintsura arte gurean erabili izan dituztenen antz handikoak handikoak dira.
On Joxemiel Barandiarangoak esan zuenez «haur olgeta askotan igarotako belaunaldien oroimena eta aintzinako siniskeren aztarrenak zaindu dira muinean...». Guzti hau argitzeko zera zera azaltzen zuen: «Konzalo izeneko jokoan, Ataunen (Gipuzkoa) zabal-zabal dabilena, galtzen duenak hormaren kontra jarri behar du makurturik eta garailea eutsiz (bere bizkar gainean gainean jezarrita dagoena), eta sorbaldan jartzen dizkion atzamarren kopurua igartzen ez badu, bien bitartean zera esanik: ''anda, manda, zenbat beatz. ''A Coruñako ''De codín, de codín, ''eta Sevillan ''Recotín recotín, ''eta erromatarren ''Bucca, bucca quot sunt hic? ''joko berbera ditugu»<ref>José Miguel de BARANDIARAN. «Contribución al estudio paletnológico del pueblo vasco. El magismo» in OO.CC. Tomo V. Bilbao, 1974, 2. oharra, 230-231. or.</ref>.
Iraupen handiko beste joko batek Euskal Herriko toki askotan «Artzain jokua» hartzen du izena, erdaraz «Tres en raya». Ovidio olerkari latindarrak, joko berberau azaldu zuen orain bi mila bat urte bere ''Ars amandi ''obran (III, 365,366), honako lerro hauetan<ref>Cfr. Rodrigo CARO. ''Días geniales o lúdricos. ''Madrid, Espasa Calpe, 1978, 163. or.</ref>:
:Beste taulatxo batek jokalari bien hiruna harritxo biltzen ditu / eta honetan, irabaztea norberarenak (harria) hurrenez hurren egon daitezen lortzea da.
Txintxirikaren antzeko beste joko batzuk, gure artean Infernakuluari deitzeko era, sakak edo kumak hedadura haundikoak izan dira Europatik kanpo ere<ref>F.V. GRUNFELD. ''Juegos de todo el mundo. ''Unicef. Madrid, Edilán, 1978.</ref>.
Jokoetarako erabiltzen diren formula eta kantuek sarri askotan, urteak joan eta urteak etorri, erdi-galduriko sineskera edo gertakizun edo pertsonaia ospetsuen berri ematen dute. Jokalariak hautatzeko erabiltzen zen formuletariko batek batek gogora dakarkigu gaur egun sorginei egozten zaien hitz-jokoa:
Baina batez ere soka-saltuan edo joku erritmikoetan erritmikoetan erabiltzen diren kantuak dira, balada edo erromantze azaleraz, lehenagoko gertakizunen berri gordetzen dutenak. Esaterako, Juan Carlos Guerrak Mondragoen 1915.ean jaso zuen joko-kanta hau:
:Somos los caballeros / del rey Don Felipe. / Estos jovencitos / ¿qué es lo que desean?
Jazoera hau gutxienik XVIII. mendean kokatu behar da, Nafarroan eta Espainian ere izen hori zuen azken erregea 1746.ean hil zen eta.
=== Crisis en los juegos tradicionales Ohizko jokoen krisia ===