Cambios
Saltar a: navegación, buscar
Actualizando para coincidir con nueva versión de la página fuente
<languages></languages>
{{ #pageLangs: es | eu }}:''Le jeu de l'enfant représente la source fondamen­tale fondamentale qui jaillit des nappes souterraines les plus sacrées et d oú procédent toute culture, toute grande force créatrice.''
Gizakiak jokoa du lagun jaio eta gehiago, munduan dirauen artean; hala ere, ez da gauza bera jokoa, haurrentzako eta sasoikoentzako. Nagusiek euren bizimodua guztiz daukate arauturik, aldez aurretik, euren betebeharren araue­ra arauera eta, horregaitik bada, euren olgetak, edo lanean bota ez dituzten izerdiak botatzeko, edo gogoko dituzten ariketekin lanaren nekeak eten eta arintzeko izan ohi dira.
Haurrak, ordea, jokoa denbora beteko ekin­tza ekintza du, berezkoena gainera. Honetara azaltzen du umeen olgeta gure esaera batek: ''haurrak, haurlan.''
Haurraren begietan jokoa, beraz, ez da denbora-emangarri hutsa; gehiago oraindik ere, egun osoko ihardunaldia du; tokiak eta denbo­rak denborak bat egiten duten ekintza.
=== Haurren gizataldea ===
Egokiera duten guztian, haurrek haurretara egin ohi dute; nagusiak baztertu egiten dituzten haur-gizataldeak osatzen dituzte. Hala ere badituzte egitura herarkikoak, mailetan edo bereizten dira; mutikorik sendoena edota neskarik abilena egin ohi dute talde-buru. Sendoak ez direnak, txikienak edota taldean sarturik ez daudenak bigarren mailakoak dira. Neska-mutikoek olgetetan dauzkaten harremanak haurren munduaz gain dauden legeek zuzentzen dituzte, baina ez dira horregaitik gutxietsi behar.
Haurren arauak eta jarrerak ez dira badaez­padakoakbadaezpadakoak; finkoak izan ohi dira eta haurretan belaunaldiz belaunaldi batzuetatik besteetara igaro izan dira.
Haurren gizataldeotan arauak ikasi eta irakatsi egiten dira, era askotako jokoetan, zotzetan egitean hautapen eta baztertze arauetan, formu­la formula edo lelo eta kantuetan, eta erabiltzen diren keinu eta ohikuneen esanguran.
Haurrek beste haurrengandik ikasiriko joko­otan jokootan gauzarik garrantzitsuena ekintza bera zen<ref>Carmen BRAVO VILLASANTE. «Estudio preliminar», P. Santos Hernandezen ''Juegos de los niños en las escuelas y colegios ''lanari eginikoa. Palma de Mallorca, 1986, IX-X or.</ref>. Jostailurik gabeko jokoak gehien bat, eta halakorik egotekotan behin-behinekoenak beti: makila bat, soka bat, harri puska batzuk edo sakak. Olgeta indarra eta arintasuna, zaulitasuna edo abilezia erakusteko abadagunea zen. Jokoa norgehiagoka hutsa zen.
Sarritan haurrek nagusien keinu eta itxurak egiten zituzten eta horretarako horien ekintzen antzezpena egiten zuten, ogibideetara jolastuz: «Dendetara», «Ugazabandraka», «Medikutara», «Prozesioetara» ( «Jangoiko artzaileak» ),... Nagusien mundua haurren olgetetan isladatzen da, haren ispilua balitz bezala.
Gizonezkoek eta emakumezkoek guztiz betekizun eta jarrera desberdinak zeuzkaten gizarte zaharrean, desberdintasun horiek neska eta mutikoen jolasetan euretan ere nabari-nabariak izan dira.
Ohizko gizartean, indarra eskatzen zuten jo­koak jokoak mutikoenak bakarrik ziren, baita zelan edo halako bortxa beharrezko zutenak ere: lasterketetako dendaketak, jauziak, jaurtiketak, bo­rroken borroken itxurak egitea, animalia txikien ehiza, eta abar. Horren parean neskek olgeta geldiak egiten zituzten batipat, imitaziozkoak eta an­tzezpenekoakantzezpenekoak, panpinetara eta sukaldetara esaterako; abileziazko jokoak ere, sakak edo tortoloxak, eskuz hariekin, diaboloak eta antzeko jostailuekin; jauzi erritmikoak, sokan, eta abar. Neskak izan dira batez ere jokoak kantuen laguntasunarekin egin izan dituztenak.
Hirurogeigarren hamarkadan, Lehenengo Jaunartzearen ostean, zazpi bat urtekin edo, berez berez ezartzen zen sexuen banaketa haur jokorik gehienetan. Neska batek mutikoentzako jokoetan parte hartzen zuenean ''mari-mutil ''esaten zitzaion euskaraz, eta ''chicazo, mari-chico, mari-muete ''edo ''mari-macho ''erdaraz. Mutiko batek nesken jokoak egiten bazituen, ordea, ''maritxu ''esaten zitzaion euskaraz eta ''mari-chica, mariquita ''eta antzekoak erdaraz. Gure inkestak bildu izan diren tokiren batzuetako kantuek derrigorrezko banaketa honen berri ematen dute. Obanosen (N), esaterako, eta San Román de San Millanen (A) , banaketa-legea hausten zenean hauxe kantatzen zen mehatxu gisa: «Chicos con chicas, van a pecar. El Diablo se ríe, Dios va a llorar». Modu beretsuan Durangon (B) ohi zenez: «Chi­cos «Chicos con chicas, van al infierno. La Virgen lloran­do llorando y el Demonio riendo».
Joko askotan desberdintasun hauek baziren ere, horietariko batzuetan beharrezkoa zen neska-mutilak batera ihardutea. Sexuen arteko ba­naketa banaketa hori indarra galtzen joan da baita haur gutxiko herrietan. Zenbat eta neska-mutilak gutxiago, orduan eta derrigorrezkoago batzuk eta besteak elkarrekin olgatzea.
Sexu-banaketak gaur egunean ere badirau jo­koetan jokoetan baina orain ez da hain markatua eta ez dago ezta lehen bezalako arriskua. Egoera berri honetarako lagungarri izan dira eskola mixtoko sistemak, nesken eta mutikoen arteko harreman ohizkoago eta normalagoa ekarri dutenak. Hala ere bada joera bat neskek nesketara eta mutilek mutiletara egiteko.
=== Jokoak eta urte-aroak ===
Kanpoan egiten zirenak eguraldi onarekin egin behar ziren, baina egurats zakarrarekin haurrek, sarri askotan nagusiekin kinkan, eleizpeak, atarteak edo beste aterpe batzuk hartzen zituzten jolastoki.
Ohizko gizartean, gainera, jokoak aroka agertu ohi izan dira. Bazen txontekin edo kukubolan aritzeko aroa, beste bat botiletako txapekin, intxaur eta gaztainekin (udazkenean) edo sakak edo tortoloxekin (udaberrian) aritzekoa. Neska zein mutiko-taldeek aroan aroko olgetetan ihar­duten iharduten zuten.
Gaur egun jokoen arokotasuna ez da hain agerikoa. Hala ere jokoen arokotasuna zelan edo halan zuzentzen duen beste gai bat ere ba­da bada tartean: komunikabideetako iragarkiak eta batez ere telebistakoak. Hauek umeek jostailu jakin batekin jolastu daitezen lor dezakete, eta behin hau zaharkiturik geldituz gero, baztertu eta indarrean dagoen besteren bat erabiltzera behartu.
=== Unibersaltasuna eta zahartasuna ===
Beste garai batzutara edota beste kultura-giro batzutara joz gero, gure herri eta hirietako neska-mutilek egin izan dituzten olgeten antz haundiko beste batzuk agertzen dira, harrigarria bada ere. Eta gure artean bertokoentzat ditugun horiek dira izan ere unibersalenak.
Txontan, kastorka edo potxoloka, txirringolan, gorgoinetan edo zibo-ziboetan kulunkatu, gorabeheretan, asto-astoka eta itsu-itsuka Europan ere aintzina-aintzinatik egin izan da. Guzti hauek eta beste asko ere Parisen 1657.ean argitara eman zen ''Les jeux et plaisirs de l'enfance ''ize­neko izeneko berrogeita hamar bat jokoren bilduman bertan azaltzen dira. Obra honek Jacques Stellaren, Frantziako erregearen pintore izan zenaren, irudi txito ederrak dakartza, eta derrigo­rrezko derrigorrezko berri-iturri dugu berau gure haur jokoen jatorrira heltzeko<ref>José J. Olañeta editoreak berak zuzentzen duen «Los jóve­nes jóvenes bibliófilos» deritzan sortan (16. alea) lan honen gaztelerazko argitarapena eman du berriki: ''Juegos y pasatiempos de la infancia. ''Palma de Mallorca, 1989. Jacques Stellaren irudietarik batzuetara joko dugu guk bilduriko joko baten edo besteren azalgarri gisa.</ref>.
Arlo honetan antzerako informazioa jaso liteke Vienako Kunsthistorisches Museumean dagoen Pieter Brueghel Zaharraren ''Haur-jokoak ''izeneko koadroaren azterketatik. Pintura honetatik jaso litekeenez, 1560.ekoa dela kontutan hartuta, Flandriako haurrek garai haretan txirringolan, izkutaketan, kaniketan, ogibideen itxurak, prozesioetara, panpinetara, dendetara, zapiare­kinzapiarekin, zankoetara, txorro-morrora, eta abar, eta abar egiten zuten. Pintore flandiarrak azaltzen dituen larogeita lau jokootatik asko eta asko oraintsura arte gurean erabili izan dituztenen antz han­dikoak handikoak dira.
On Joxemiel Barandiarangoak esan zuenez «haur olgeta askotan igarotako belaunaldien oroimena eta aintzinako siniskeren aztarrenak zaindu dira muinean...». Guzti hau argitzeko ze­ra zera azaltzen zuen: «Konzalo izeneko jokoan, Ataunen (Gipuzkoa) zabal-zabal dabilena, galtzen duenak hormaren kontra jarri behar du makurturik eta garailea eutsiz (bere bizkar gai­nean gainean jezarrita dagoena), eta sorbaldan jartzen dizkion atzamarren kopurua igartzen ez badu, bien bitartean zera esanik: ''anda, manda, zenbat beatz. ''A Coruñako ''De codín, de codín, ''eta Sevillan ''Recotín recotín, ''eta erromatarren ''Bucca, bucca quot sunt hic? ''joko berbera ditugu»<ref>José Miguel de BARANDIARAN. «Contribución al estudio paletnológico del pueblo vasco. El magismo» in OO.CC. Tomo V. Bilbao, 1974, 2. oharra, 230-231. or.</ref>.
Iraupen handiko beste joko batek Euskal Herriko toki askotan «Artzain jokua» hartzen du izena, erdaraz «Tres en raya». Ovidio olerkari latindarrak, joko berberau azaldu zuen orain bi mila bat urte bere ''Ars amandi ''obran (III, 365,366), honako lerro hauetan<ref>Cfr. Rodrigo CARO. ''Días geniales o lúdricos. ''Madrid, Espasa Calpe, 1978, 163. or.</ref>:
''Parva tabella capit ternos utrinque lapillos In qua vicisse est continuasse saos.''
:Beste taulatxo batek jokalari bien hiruna harritxo biltzen ditu / eta honetan, irabaztea norberarenak (harria) hurrenez hurren egon daitezen lortzea da.
Txintxirikaren antzeko beste joko batzuk, gure artean Infernakuluari deitzeko era, sakak edo kumak hedadura haundikoak izan dira Europatik kanpo ere<ref>F.V. GRUNFELD. ''Juegos de todo el mundo. ''Unicef. Madrid, Edilán, 1978.</ref>.
Jokoetarako erabiltzen diren formula eta kantuek sarri askotan, urteak joan eta urteak etorri, erdi-galduriko sineskera edo gertakizun edo pertsonaia ospetsuen berri ematen dute. Jokalariak hautatzeko erabiltzen zen formuletariko ba­tek batek gogora dakarkigu gaur egun sorginei egozten zaien hitz-jokoa:
''Txirristi mirristi''
:''aurrena plata''
:''olio-sopa''
:''kikili-saltsa''
:''urrun, perro, klik.''
Baina batez ere soka-saltuan edo joku erritmi­koetan erritmikoetan erabiltzen diren kantuak dira, balada edo erromantze azaleraz, lehenagoko gertakizunen berri gordetzen dutenak. Esaterako, Juan Carlos Guerrak Mondragoen 1915.ean jaso zuen joko-kanta hau:
''Errege Don Felipen''
:''zaldunak garade.''
:''Oneitxek gaztetxuok''
:''zer gura ete dabe?''<ref>Juan Carlos de GUERRA. «Fruslerías vascas. Un juego in­fantil» infantil» in ''Euskalerriaren Alde, ''V (1915), 16. or.</ref>
:Somos los caballeros / del rey Don Felipe. / Estos jovencitos / ¿qué es lo que desean?
Ohizko jokoen krisiaren arrazoian, sarritan hemengo hauek azaltzen dira: olgetako tokirik eza eta telebistak umeengan duen eragin handia. Hauek guztiz baztertu barik, krisia gure ustez beste arrazoi konplexuen ondorio ere bada.
Ohizko gizartean bizimodua eta lana bera ere etxaldearen inguruan egiten zen eta gehienez ere gizarte-gune horren ingururik hurbilenera hedatzen zen. Haurrak orduan nagusiekiko harreman jarraikoa zeukan, eta adin bateraz gero, nagusien lanak betetzen hasten zen. Harreman honetan belaunez belaun igarotzen ziren lanetako trebetasunak eta teknikak, ezagutzak, sines­keraksineskerak, sineste moralak, sinboloak eta beren esanahiak.
Eskolako eginbeharrak bigarren mailakoak zi­ren ziren eta haurrik gehienek irakurtzen ikasi, idazten eta kontuak egitearekin nahikoa zuten.
Aquella escuela que congregaba a todos los escolares de un pueblo o de un barrio posibili­taba además la convivencia de niños de diversas edadesHerriko edo auzoko eskola-ume guztiak biltzen zituen eskola hura horrezaz gainera adin askotako haurren bilgune zen.
Pero al igual que la sociedad adulta también la infantil se ha visto afectada por profundos cambiosBaina nagusien gizartearen antzera ere haurrenean aldaketa izugarriak izan dira. Por de pronto el trabajo ha ido adqui­riendo progresivamente una complejidad técni­ca crecienteLehenengo eta behin, teknika aldeko konplexutasun handiagoa dago lanean; lo cual conlleva a revalorar la pre­paración adecuada del niño para este nuevo orden de cosashonekin haurraren lanerako prestakuntza baloratu egin da, egoera berri honi aurre egiteko. La escuela adquiere mayor im­portancia en su vidaEskolak garrantzi handiagoa du bere bizimoduan: el periodo escolar se pro­longa y se intensificaeskolaldia luzatu eta gogortu egin da. El largo tiempo de los juegos queda reducido al «recreo»Lehenegoko jolasaldi luze hura «errekreo» hutsetara murriztu da, al fin de se­manaeta asteburuetara.
También los instrumentos de juego se trans­formanJolas-tresnak ere aldatu egin dira. En una sociedad de carácter artesanal las técnicas de elaboración manual se ponían de relieve en la fabricación de los enseres lúdicosLanabasek eskuz egiten zituen gizartean artisau-teknikak sarri egiten ziren nabarmen ziren jostailuak egiterakoan. Por contraGizarte industrialak, la sociedad industrial ofrecerá ju­guetes fabricados en serieordea, con elementos mecá­nicos o eléctricos y la naciente sociedad compu­tarizada comienza a ofrecer a los niños juegos automatizadosseriean eginiko jostailuak eskeintzen ditu, osagai mekaniko edo elektrikoekin eta jaioberri den gizarte konputerizatuak haurrei jostailu automatizatuak eskeintzen dizkie gaurregun.
ResumiendoLaburbilduz, las transformaciones operadas en el mundo adulto tienen su necesario reflejo en el mundo infantilnagusien munduan egon diren aldaketek zuzeneko islada dute haurren munduan. Sin olvidar que estas transformaciones afectan también al universo de creenciasEzin ahantz liteke gainera, convicciones y ritos que subyacen en el fondo de muchos juegos tradicionalesaldaketa horiek ohizko joko askoren oinarrian dauden sineskera, sineste eta ohikuneen atzetik daudela; muchos de éstos se vaciarán de significaciónhorretariko askok esanahia hutsa izango dute, al­gunos caerán en el desusobatzuk galduz joango dira, otros persistirán y se adaptarán a las nuevas circunstanciasbaina beste batzuk iraun egingo dute eta egoera berrira moldatu.{{DISPLAYTITLE: Consideraciones sobre el juego infantilHaur-jokoak direla eta}}{{#bookTitle:Juegos infantiles en Vasconia Haur Jolasak Euskal Herrian | Juegos_infantiles_en_vasconia/eu}}
9794
ediciones