Cambios

sin resumen de edición
Egokiera duten guztian, haurrek haurretara egin ohi dute; nagusiak baztertu egiten dituzten haur-gizataldeak osatzen dituzte. Hala ere badituzte egitura herarkikoak, mailetan edo bereizten dira; mutikorik sendoena edota neskarik abilena egin ohi dute talde-buru. Sendoak ez direnak, txikienak edota taldean sarturik ez daudenak bigarren mailakoak dira. Neska-mutikoek olgetetan dauzkaten harremanak haurren munduaz gain dauden legeek zuzentzen dituzte, baina ez dira horregaitik gutxietsi behar.
Haurren arauak eta jarrerak ez dira badaez­padakoakbadaezpadakoak; finkoak izan ohi dira eta haurretan belaunaldiz belaunaldi batzuetatik besteetara igaro izan dira.
Haurren gizataldeotan arauak ikasi eta irakatsi egiten dira, era askotako jokoetan, zotzetan egitean hautapen eta baztertze arauetan, formu­la edo lelo eta kantuetan, eta erabiltzen diren keinu eta ohikuneen esanguran.
127 728
ediciones