Cambios

sin resumen de edición
Haurren arauak eta jarrerak ez dira badaezpadakoak; finkoak izan ohi dira eta haurretan belaunaldiz belaunaldi batzuetatik besteetara igaro izan dira.
Haurren gizataldeotan arauak ikasi eta irakatsi egiten dira, era askotako jokoetan, zotzetan egitean hautapen eta baztertze arauetan, formu­la formula edo lelo eta kantuetan, eta erabiltzen diren keinu eta ohikuneen esanguran.
Haurrek beste haurrengandik ikasiriko joko­otan jokootan gauzarik garrantzitsuena ekintza bera zen<ref>Carmen BRAVO VILLASANTE. «Estudio preliminar», P. Santos Hernandezen ''Juegos de los niños en las escuelas y colegios ''lanari eginikoa. Palma de Mallorca, 1986, IX-X or.</ref>. Jostailurik gabeko jokoak gehien bat, eta halakorik egotekotan behin-behinekoenak beti: makila bat, soka bat, harri puska batzuk edo sakak. Olgeta indarra eta arintasuna, zaulitasuna edo abilezia erakusteko abadagunea zen. Jokoa norgehiagoka hutsa zen.
Sarritan haurrek nagusien keinu eta itxurak egiten zituzten eta horretarako horien ekintzen antzezpena egiten zuten, ogibideetara jolastuz: «Dendetara», «Ugazabandraka», «Medikutara», «Prozesioetara» ( «Jangoiko artzaileak» ),... Nagusien mundua haurren olgetetan isladatzen da, haren ispilua balitz bezala.
127 728
ediciones