Cambios

Saltar a: navegación, buscar
sin resumen de edición
Gizonezkoek eta emakumezkoek guztiz betekizun eta jarrera desberdinak zeuzkaten gizarte zaharrean, desberdintasun horiek neska eta mutikoen jolasetan euretan ere nabari-nabariak izan dira.
Ohizko gizartean, indarra eskatzen zuten jo­koak jokoak mutikoenak bakarrik ziren, baita zelan edo halako bortxa beharrezko zutenak ere: lasterketetako dendaketak, jauziak, jaurtiketak, bo­rroken borroken itxurak egitea, animalia txikien ehiza, eta abar. Horren parean neskek olgeta geldiak egiten zituzten batipat, imitaziozkoak eta an­tzezpenekoakantzezpenekoak, panpinetara eta sukaldetara esaterako; abileziazko jokoak ere, sakak edo tortoloxak, eskuz hariekin, diaboloak eta antzeko jostailuekin; jauzi erritmikoak, sokan, eta abar. Neskak izan dira batez ere jokoak kantuen laguntasunarekin egin izan dituztenak.
Hirurogeigarren hamarkadan, Lehenengo Jaunartzearen ostean, zazpi bat urtekin edo, berez berez ezartzen zen sexuen banaketa haur jokorik gehienetan. Neska batek mutikoentzako jokoetan parte hartzen zuenean ''mari-mutil ''esaten zitzaion euskaraz, eta ''chicazo, mari-chico, mari-muete ''edo ''mari-macho ''erdaraz. Mutiko batek nesken jokoak egiten bazituen, ordea, ''maritxu ''esaten zitzaion euskaraz eta ''mari-chica, mariquita ''eta antzekoak erdaraz. Gure inkestak bildu izan diren tokiren batzuetako kantuek derrigorrezko banaketa honen berri ematen dute. Obanosen (N), esaterako, eta San Román de San Millanen (A) , banaketa-legea hausten zenean hauxe kantatzen zen mehatxu gisa: «Chicos con chicas, van a pecar. El Diablo se ríe, Dios va a llorar». Modu beretsuan Durangon (B) ohi zenez: «Chi­cos con chicas, van al infierno. La Virgen lloran­do y el Demonio riendo».
127 728
ediciones