Cambios

sin resumen de edición
Arlo honetan antzerako informazioa jaso liteke Vienako Kunsthistorisches Museumean dagoen Pieter Brueghel Zaharraren ''Haur-jokoak ''izeneko koadroaren azterketatik. Pintura honetatik jaso litekeenez, 1560.ekoa dela kontutan hartuta, Flandriako haurrek garai haretan txirringolan, izkutaketan, kaniketan, ogibideen itxurak, prozesioetara, panpinetara, dendetara, zapiarekin, zankoetara, txorro-morrora, eta abar, eta abar egiten zuten. Pintore flandiarrak azaltzen dituen larogeita lau jokootatik asko eta asko oraintsura arte gurean erabili izan dituztenen antz handikoak dira.
<div class="mw-translate-fuzzy">
On Joxemiel Barandiarangoak esan zuenez «haur olgeta askotan igarotako belaunaldien oroimena eta aintzinako siniskeren aztarrenak zaindu dira muinean...». Guzti hau argitzeko zera azaltzen zuen: «Konzalo izeneko jokoan, Ataunen (Gipuzkoa) zabal-zabal dabilena, galtzen duenak hormaren kontra jarri behar du makurturik eta garailea eutsiz (bere bizkar gainean jezarrita dagoena), eta sorbaldan jartzen dizkion atzamarren kopurua igartzen ez badu, bien bitartean zera esanik: ''anda, manda, zenbat beatz. ''A Coruñako ''De codín, de codín, ''eta Sevillan ''Recotín recotín, ''eta erromatarren ''Bucca, bucca quot sunt hic? ''joko berbera ditugu»<ref>José Miguel de BARANDIARAN. «Contribución al estudio paletnológico del pueblo vasco. El magismo» in OO.CC. Tomo V. Bilbao, 1974, 2. oharra, 230-231. or.</ref>.
</div>
<div class="mw-translate-fuzzy">
127 728
ediciones