Cambios

Saltar a: navegación, buscar
sin resumen de edición
Kanpoan egiten zirenak eguraldi onarekin egin behar ziren, baina egurats zakarrarekin haurrek, sarri askotan nagusiekin kinkan, eleizpeak, atarteak edo beste aterpe batzuk hartzen zituzten jolastoki.
<div class="mw-translate-fuzzy">
Ohizko gizartean, gainera, jokoak aroka agertu ohi izan dira. Bazen txontekin edo kukubolan aritzeko aroa, beste bat botiletako txapekin, intxaur eta gaztainekin (udazkenean) edo sakak edo tortoloxekin (udaberrian) aritzekoa. Neska zein mutiko-taldeek aroan aroko olgetetan iharduten zuten.
</div>
Gaur egun jokoen arokotasuna ez da hain agerikoa. Hala ere jokoen arokotasuna zelan edo halan zuzentzen duen beste gai bat ere bada tartean: komunikabideetako iragarkiak eta batez ere telebistakoak. Hauek umeek jostailu jakin batekin jolastu daitezen lor dezakete, eta behin hau zaharkiturik geldituz gero, baztertu eta indarrean dagoen besteren bat erabiltzera behartu.
127 728
ediciones