Cambios

sin resumen de edición
Gizakiak jokoa du lagun jaio eta gehiago, munduan dirauen artean; hala ere, ez da gauza bera jokoa, haurrentzako eta sasoikoentzako. Nagusiek euren bizimodua guztiz daukate arauturik, aldez aurretik, euren betebeharren arauera eta, horregaitik bada, euren olgetak, edo lanean bota ez dituzten izerdiak botatzeko, edo gogoko dituzten ariketekin lanaren nekeak eten eta arintzeko izan ohi dira.
<div class="mw-translate-fuzzy">
Haurrak, ordea, jokoa denbora beteko ekintza du, berezkoena gainera. Honetara azaltzen du umeen olgeta gure esaera batek: ''haurrak, haurlan.''
</div>
Haurraren begietan jokoa, beraz, ez da denbora-emangarri hutsa; gehiago oraindik ere, egun osoko ihardunaldia du; tokiak eta denborak bat egiten duten ekintza.
Laburbilduz, nagusien munduan egon diren aldaketek zuzeneko islada dute haurren munduan. Ezin ahantz liteke gainera, aldaketa horiek ohizko joko askoren oinarrian dauden sineskera, sineste eta ohikuneen atzetik daudela; horretariko askok esanahia hutsa izango dute, batzuk galduz joango dira, baina beste batzuk iraun egingo dute eta egoera berrira moldatu.
{{DISPLAYTITLE: Haur-jokoak direla eta}}{{#bookTitle:Juegos Infantiles infantiles en Vasconia | Juegos_infantiles_en_vasconia}}
&emsp;
127 728
ediciones