Cambios

Saltar a: navegación, buscar
sin resumen de edición
Argi dago hilabeteen euskarazko izenek nekazaritzako lan nagusiei egiten dietela erreferentzia: ereintza, jorraketa eta bilketa. Hainbat egilek landu dute gai hori. Adibideren bat aipatuko dugu.
Euskal egutegiak nekazaritzako hainbat lanen oihartzuna dakar, Barandiaranek eta Caro Barojak azaltzen dutenez<ref>José Miguel de BARANDIARAN. ''Curso monográfico de Etnología Vasca''. Argitalpena M.ª Amor BEGUIRISTAIN. Ataun (Gipuzkoa): 2000, 50. or. Testuak 1973-1974 ikasturtean diktatuak dira.</ref>:
– ''Azaroa'', ''azilla'', azaroa, ereintzaren hila, edo ''gorotzilla'' (L), ongarriaren edo simaurraren hila.
Kezka bakarra ez zen hazien aukeraketa; horrez gain, garrantzitsua zen hazia modu egokian gordetzea, ernamuintzeko ahalmena ez galtzeko. Eta ez bakarrik urte batetik bestera, ahal izanez gero denbora tarte luzeagoan ere bai, badaezpada ere labore bakoitzaren behar baino hazi gehiago gordetzen baitira. Horrela, urte horretan labore horrek huts egin eta hazia gordetzeko behar adinako ekoizpenik ez baldin bada lortzen, edo hazi hori akastuna baldin bada, gordetako erreserbak hurrengo urteko ereintza bermatzen du. Gerta zitekeen, halaber, ereintzak huts egitea eta berriro egin behar izatea, eta horretarako hazi nahikoa eduki behar zen.
=== Haztegien prestaketa Haziak ereintzarako prestatzea ===
Gariaren hazia ereintza baino lehen prestatzen zen galbekoa deritzon onddo-gaitza eragozteko. Prestaketa horri ''kareztatzea'' zeritzon.
Landare batzuk zuzenean ezartzen dira beren bizitza-zikloa osorik egingo duten lurrean; beste batzuk, aldiz, hazitegian erein behar dira, aldeko baldintzetan eta kontrolatuta, ernamuintzea ahalbidetzeko, halako moldez non lortutako landaretxoak diren beren behin betiko lekura aldatuko direnak.
 
{{DISPLAYTITLE: III. LABOREEN BANAKETA ETA TXANDAKATZEA. NEKAZARITZAKO EGUTEGIA}} {{#bookTitle:Nekazaritza Euskal Herrian|Agricultura_en_vasconia/eu}}
127 728
ediciones