Cambios

EL BANQUETE DE BODAS. EZTEIAK/eu

No hay cambio en el tamaño, 11:22 28 jun 2019
sin resumen de edición
<div style="margin-left:0cm;"></div>
Ezkontza ospatzeko antolatutako banketea edo banketeak ez ziren, antzina, bizitza tradizionaleko beste une seinalatu batzuetan prestatutakoak baino garrantzi handiagokoak. Lekukotasun batzuen arabera, etxeko baten hiletan egindako oturuntzak ezkontza batengatik antolatutakoak baino handiagoak izan zitezkeen, garaiaren arabera, hala oparotasunean nola gonbidatuen kopuruari dagokionez<ref>"La comida de entierro. Entierro-bazkaria" in ''Ritos Funerarios en Vasconia''. Atlas Etnográfico. Bilbo: 1995, 533-548 or. Eta eta "Banquete funerario. Enterramenduko bazkaria" in ''La Alimentación Doméstica en Vasconia''. Atlas Etnográfico. Bilbo: 1990, 479-480. or.</ref>.
Kontuan hartu behar da, halaber, familiako beste kideetako batek izandako estatu aldaketak ezkontzaren ospakizuneko eskema berberei jarraituz ospa zitezkeela. Hori da lehen meza kantatzen zuten apaizen banketeen kasua, misacantanokoa, edo moja sartzea eta profesa egitea ospatzeko egiten zirenena. Abagune horietan, ezkongabe egoera ezkonduarengatik aldatzen zuten seme-alaben kasuetako bitarteko eta modu berberekin antolatzen zuen ospakizuna familiak.
127 728
ediciones