Cambios

EL BANQUETE DE BODAS. EZTEIAK/eu

58 bytes eliminados, 12:33 6 feb 2020
sin resumen de edición
Ezkontzaren ondorengo ospakizun soilei dagokienez, ''baraua hautsi'', ''barauskarria'' hitzak jaso dira ezkontzako zeremoniaren ondoren goizeko lehen orduan egindako gosaria izendatzeko.
== Banketera Ezteietara gonbidatuak ==
Gure inkestetan jasotako datuetatik ondorioztatzen denez, adin handiko jendearen ezkontzen kasuetan salbu, gazteak baino ez ziren joaten ezkontzako banketeraezteietara. Esaten zuten ezkontzek ezkontza berriak sortzen zituztela. Ezkongaien gurasoak ez ezkontzara ez eguneko ospakizunera joaten ez ziren herrietan, ezkontzaren ondorengo igandean gonbidatzen zituzten.
Nolanahi ere, ospakizunetara gonbidatutakoen kopurua murritza izaten zen gehienetan. Herri batzuetan, mende honetako lehen hamarkadetako ezkontza batzuk deskribatzen dira esanez guraso batzuk, lehengusu bat edo beste eta osaba-izeba batzuk baino ez zirela joan. Hogei edo hogeita hamar gonbidatu baino gutxiagoko banketeak ezteiak jendetsutzat jo zitezkeen urte horietan. Beste leku batzuetan, aitzitik, auzokideetako asko gonbidatzen zituzten ezkontzako banketeetaraezteietara.
Gonbidatuen multzoari eskainitako banketeaz gain, familiek aintzat hartzen zituzten batzuetan edozein motiborengatik ospakizunetara joaterik ez zuten ahaideak.
Gaur egun, ezkontzak jatetxeetan ospatzeko ohitura zabaldu ahala, gonbidatuta dauden baina edozein motiborengatik banketera ezteietara joaterik ez duten familiei eta gonbidatuak ez izan arren adiskidetasun edo gertutasun harremana izan dezaketen pertsonei, dendaren bateko banaketa zerbitzuaren bidez, pastelak bidaltzeko ohitura indartu da. Leku batzuetan zigarro puruak ere bidaltzen dira etxeko gizonentzat.
Banketera Ezteietara joateko ezinduta dauden adin handiko ahaideei dagokienez, ohitura zabaldua da janari berezi bat enkargatzea eta haien etxera helaraztea egun horretan.
80ko hamarkadan, horretaz gain, leku askotan gozokiekin batera xanpain botilaren bat edo beste ere bidaltzen da.
== Mutil gazteen parte-hartzea ezkontzetan ==
Aurrerago esan dugun bezala, antzina ezkontzak batez ere gazteentzako festak ziren, eta, horrenbestez, mutil gazteek parte-hartze garrantzitsua izan dute ezkontzetako ospakizunetan. Tradizionala izan da ezkongaiak beren lagunak gonbidatzea ezkontzako banketeetaraezteietara. Horrez gain, mutil gazteek paper garrantzitsu samarra duten lekuetan, batez ere Araban eta Nafarroan, gazteen taldeak jarduera berezietan parte hartzen zuen.
Gazteentzako jarduerez gain, esan daiteke oro har lekuko mutil eta neska gazteen multzoak, edo gutxienez ezkonberrien lagun eta gertukoen taldeak, paper garrantzitsua izaten dutela ezkontzako ospakizunetako jardueretan, eta bereziki ezkontzako segizioan eta, aurrerago ikusiko dugun moduan, eztei-gauari lotutako ohituretan.
== Bankete Eztei handiak ==
Banketeekin ospatzen ziren ezkontzek lan eta zama batzuk ekartzen zizkieten ezkontzaren bidez lotutako familiei, batez ere etxean gonbidatuak hartzeaz arduratzen zenari. Elikagai guztiak eskuratu behar ziren, prestatu, jangelak atondu, bazkaltiarrak zerbitzatu eta, horrez gain, ezkontzako banketearen ondorengo dibertsioa ere eskaini. Ospakizunek egun batzuk irauten baldin bazuten, gainera, atsedenerako leku bat ere eman behar zieten ahaideei eta gonbidatuei, gaua pasatzeko.
{{DISPLAYTITLE: XIV. EZKONTZAKO BANKETEA. EZTEIAK}} {{#bookTitle:Euskal Herriko Ohikuneak Jaiotzatik Ezkontzara|Ritos_del_nacimiento_al_matrimonio_en_vasconia/eu}}
127 728
ediciones