Cambios

Saltar a: navegación, buscar

EL CORTEJO FUNEBRE. SEGIZIOA/eu

1 byte añadido, 13:08 28 oct 2019
sin resumen de edición
Segizioa, hastapenean, hilaren etxean osatzen zen eta handik elizara joaten zen, edo bestela lehenik hilerrira joaten zen eta ehorzketaren ondoren elizara. Beste batzuetan, gorpuaren altxatzean deskribatu den bezala, ahaide eta auzokide gertukoenek osatutako segizio txiki bat herriko puntu adostu batera joaten zen, hilaren auzoari zegokionera. Leku horretan segizioko beste kide batzuk eta eliz-kabildoa zeuden zain. Geldialdi hori arropa eta oinetakoak aldatzeko baliatzen zuen jendeak. Hortik aurrera, segizioak ibilaldia hasten zuen edo ibilaldiari ekiten zion berriro parrokiaraino. Batzuk bidean sartzen ziren segizioan, batez ere bidegurutzeetan egindako geldialdietan edo, azken unean, herri gunean eta eliz atarian.
Iraganean, segizioaren banaketa eta elementu bakoitzak haren barruan hartu behar zuen lekua oso zurrunak ziren; gaur egun, aldiz, segizioaren ibilia heterogeneoagoa da eta batzuetan anarkikoa ere izaten da. Herri askotan, auzokideek leku nabarmena izaten zuten segizioaren barruan. Batzuetan ahaideek baino maila gorenagoa bereganatuz segizioaren buru izaten ziren, beste batzuetan segizioarekin partekatu egiten zuten kategoria hori; eta, kasu batzuetan, odolkideak joaten ez ziren lekuetan, haiek ordezkatzen zituzten<ref>Bonifacio de ECHEGARAY. «La Vecindadvecindad. Relaciones que engendra en el País Vasco» in RIEV, XXIII (1932) 26. or.</ref>. Segizioan hain garrantzi handia izatera iritsi ziren, non Gipuzkoako Aduna herrian esaten baitzen: ''Leenbizi auzua, gero, progun tokatzen zaiona'' (“Lehenbizilehenbizi, auzokidea; gero, proguan egokitzen zaiona)<ref>AEF, III (1923) 74. or.</ref>.
Euskal Herri osoan<ref>José Miguel de BARANDIARAN. ''Estelas Funerarias funerarias del País Vasco. ''. Donostia, 1970, 35. or.</ref> nahiko zabaldua egon zen hileta-segizioa bi multzotan banatzeko ohitura. Batetik, ''betebeharrez'' “betebeharrez” joaten zirenak, hilaren etxekoak edo hilaren etxearekin lotura berezia zutenak; bestetik, ''karitatez'' “karitatez” joaten zirenak, hilaren etxekoak izan gabe etxe horretakoekin beste maila sozial batzuetan lotutakoak, lokarria kristau karitatea izanik.
Antzina oso ohikoak izan ziren hiletetarako edo «post-mortem» ''post mortem'' laguntzetarako sortutako kofradiak eta elkarte erlijiosoak. Horrela izendatutako anaiak edo etxezainak beren estandarteekin eta labaruekin joaten ziren desfilera eta kofradiako gainerako kideak zuziekin edo kandelekin. Herri batzuetan hilkutxa ere eramaten zuten. Mutil gazteak eta emakume ezkongabeak kofradiek zituztenen antzeko zereginak zituzten kongregazio eta elkarte erlijiosoetan bilduta egon ziren, eta hilkutxari laguntzen zioten segizioak egiten zuen ibilbidean. Hila pertsonaia entzutetsua edo autoritate zibil zein elizakoa izan baldin bazen, azken bidaian musika bandak edo udalbatzak lagundu ziezaiokeen.
Ez da aipatzeko moduko desberdintasunik jaso hila gizona edo emakumea izatearen ondorioz. Berezitasun batzuk jaso dira, aldiz, haurren ehorzketetan. Ohitura zabaldua izan zen hileta-segizio bat pasatzean jendea gelditzea, ''on ne croise pas un mort'', eta aitaren egitea edo errezatzea. Gizonek burua estalgabetzen zuten, ''gapelua kentzen zuten''.
Janzkerari dagokionez, progua osatzen dutenei eskatzen zaien lutoa, hileta-ekintzetara joaten diren gehienei zabaldua askotan, oso zorrotza izan zen antzina. Denborak aurrera egin ahala, leuntzen joan da eskakizun hori eta gaur egun galdua dago dolua kanpoko itxurarekin identifikatzeko sentimendu hura, antzina hain zabaldua.
Herri batzuetan hilkutxa herriaren «limes» ''limes'' delakoan agurtzeko ohitura izan da, oraindik ere indarrean dagoena, gorputza bertan dela egindako zeremonia erlijiosoaren ondoren hilerrira daramatenean ehorztera. Leku jakin batean, kasu askotan herriaren jatorrizko mugarekin bat datorren lekuan, geldialdi bat egiten da hilari azken agurra egiteko, otoitz batzuk errezatu ondoren. Gorpua, pertsona gutxi batzuk atzetik dituela, hilerrira eramaten da eta gainerako bertaratuak herrira itzultzen dira.
Argi dago antzina argia, kandela, ezko eta zuzi forman, funtsezko elementua zela gorpua altxatzean, segizioan eta hileta-elizkizunetan. Hirurogeiko eta hirurogeita hamarreko hamarkadetako urteetatik aurrera lore sorta eta koroen erabilera sartu eta zabaldu da. Horiek, salbuespen gisa, tradizioa izan dute herri batzuetan, baina hileta-segizioan lore naturalak eramatea nahiko kontu berria da. Lehen, batez ere familia aberatsen kasuan, lore artifizialekin egindako koroak alokatu ohi ziren.
127 728
ediciones