Cambios

Saltar a: navegación, buscar

EL POBLAMIENTO EN VASCONIA/eu

1114 bytes añadidos, 19:39 5 ene 2020
sin resumen de edición
Barandiaranek dioenez, “herrialde baten sare hidrografikoak herrialde horren bizilekuak baldintzatzen ditu, eta, hori orokortuz, esan genezake giza izaeraren adierazpenak, lurrean, biziraupenerako behar diren bitartekoen banaketaren gainean egindako kalkoen gisakoak direla, hau da, premiazko artikuluen geografiaren gainean egindako kalkoen gisakoak. Arrazoi osoz esan izan da, beraz, gizakiaren bizileku oro gizatasun pixka baten, lurzoru pixka baten eta ur pixka baten arteko nahasketa dela”.
Giza jardueraren adierazpenen artean, fenomeno geografikoekin lotura estuena dutenetako bat habitatzea da, baina etxebizitza egitate konplexua da, faktore geografikoen eragina ez ezik faktore historiko eta sozialena ere jasotzen duena<ref>José Miguel de BARANDIARAN. “Los establecimientos humanos en el Pirineo vasco” in ''Revista de la Academia de Ciencias Exactas'' XVI (1932) pp. 38-62 and in ''Obras Completas''. Volume V. Bilbao, 1974, pp. 363-387. The majority of ideas set out in this chapter come from this article and from: Ander MANTEROLA. “Etxea” in ''Euskaldunak''. Tomo III. Bilbao: 1980, pp. 537-600</ref>.
== Populaketaren aldaketa latitudearen arabera ==
Arabako zati handi batean: Lautadan, Kuartango haranean eta Arabako mendialdean, hau da, erdialdeko gunean, bai eta Nafarroako Pirinioen magaleko zein erdialdeko guneetan, herriak bata bestetik gertu dauden etxe multzo txikiak dira, eta erakusten duten ikuspegia kontzentratua eta sakabanatua da aldi berean.
Hegoalderen dagoen eremuan: Arabako Errioxan eta Nafarroako Erriberan, bata bestearengandik oso urrun dauden gune garrantzitsuetan kontzentratutako populazioa da nagusi; etxe multzokatuen sistema da<ref>Ibidem, p. 541.</ref>.
== Faktore geografikoak eta historikoak ==
Eremu atlantikoko populazioaren sakabanaketa, batik bat, faktore geografikoen araberakoa da. Isurialde eguzkitsuek, ibaien eta iturrien gertutasunak, haranen arteko komunikabide naturalak alboan izateak, ibaien bateratzeak eta laborantza-ustiapenerako edo artzaintzarako (edo bietarako) erraztasunak izateak baldintzatzen dute landa-eremuetako etxeen kokapena. Baserri bakoitzak bere eremuaren erdiko gunea okupatu ohi du, eta horrek habitat sakabanatuen sistema kontserbatzea bultzatzen du<ref>José Miguel de BARANDIARAN. “De Etnología Vasca. Sistemas de poblado y ambiente natural” in ''Yakintza'', I (1933) p. 307</ref>.
Isurialde mediterraneoan, Ebro ibaitik gertuen dauden eskualdeetan batez ere, faktore geografikoek ez dute eragin handirik etxe bakoitzean partikularki, baina bai, ordea, guztien multzoan, hau da, faktore horiek herri osoari eragiten diote, unitate bakar gisa.
Sakabanaketaren adibide tipiko gisa euskal baserria deritzona hartu izan da beti.
Baserriak bakartzeko bokazio nabarmena du, eta inoiz ez ditu alboetako bere paretak aldameneko etxebizitzekin partekatzen, ez die inoiz amore ematen kaleko lerrokatzeei, eta ez ditu erabilera kolektiboko plaza edo gune ordenatuak taxutzen. Hala ere, populaketaren araua ez da erabateko sakabanaketa. Kasu bakanetan baino ez da ageri bakartuta bere lursailek inguratutako barruti biribilean. Ordainean, maizago aurkitzen da ''auzo'' edo kofradia deritzen herrixketan elkartuta, baseliza partekatzeaz gain elkarri laguntzeko eta babesa emateko derrigorrezko betebeharra ezartzen duten ohiturazko arau batzuen bidez ere lotuta dauden bost eta hamar etxebizitza bitarteko guneak osatuz<ref>Alberto SANTANA. “Los caseríos vizcaínos” in ''Narria''. Núm. 61-62 (1993) pp. 3-4.</ref>.
=== Aurrekari historikoak ===
=== Aurrekariak ===
Ebroren ondoko eremuetan, etxeen kontzentrazioek hiri harresitu eta gotortuaren formak hartzen dituzte eskuarki. Datu horrek eta harresiz kanpoko guneetan bakartutako etxerik ez izateak pentsarazten dute kontzentrazioa defentsarako egin zela. Bestalde, eremu hori da, historialariek diotenez, antzinako garaietan gertaera gehien izan zirenekoa<ref>Ander MANTEROLA. “Etxea” in ''Euskaldunak''. Volume III. Bilbao: 1980, p. 541.</ref>.
Hain zuzen, Erdi Aroaren azken aldian, hegoaldeko eremuan harresiz eta dorrez babestutako etxe multzokatuz osatutako herriak zeuden, are antzinakoago garaietatik heredatutako egoeran, garai haietan beste herri batzuen sarraldietatik defendatzeko premia baitzegoen. Biztanleak defentsarako leku egokiagoetan kontzentratzera eta gotortzera behartu zituen horrek.
Iparraldeko eremuan, isurialde kantauriarrean batez ere, egoera geografiko bereziaren ondorioz, ez zen hain goiz sentitu defentsaren premia, eta biztanleek lurzorura egokitzen jarraitu zuten. Baina, denborak aurrera egin zuenean, Erdi Aroaren amaieran, han ere etxe multzoak egin ziren, eta hiribildu asko sortu ziren<ref>José Miguel de BARANDIARAN. “Los establecimientos humanos en el Pirineo vasco” in ''Revista de la Academia de Ciencias Exactas'' XVI (1932) pp. 38-62.</ref>.
XII. mendearen inguruan biztanleriaren kontzentrazio-mugimendu bat hasi zen, hiribilduen sorrera bultzatu zuena. Oro har, hiribilduen eta hirien sorrera lehenago hasi zen Nafarroan eta Araban (XII. mendea), Gipuzkoan eta Bizkaian baino (XIII. mendea).
XIX. mendearen bigarren erdialdeaz geroztik, eta batez ere XX. mendean, kontzentrazio-fenomeno handi bat izan zen Erdi Aroan sortutako gune urbanoen inguruan. Orduan biztanleriaren mugimendua Erdi Arokoan izandakoaren alderantzizkoa izan zen, lehenik eremu atlantikoan (Bizkaia eta Gipuzkoa) eta ondoren isurialde mediterraneoan (Araba eta Nafarroa) gertatu baitzen. Industrializazioak eta hartatik eratorritako bizimolde berriek eragin zuten kontzentrazio hori.
Etxebizitzen aglomerazio horietan, etxeak bere izen arrunta ere galdu zuen; blokeak, solairuak, apartamentuak hitzak erabiltzen dira etxebizitza eta haren kokapena izendatzeko<ref>Ander MANTEROLA.“Etxea” in ''Euskaldunak''. Volume III. Bilbao: 1980, pp. 544-545.</ref>.  {{#bookTitle:Etxea eta Familia Euskal Herrian | Casa_y_familia_en_vasconia/eu}} {{DISPLAYTITLE: I. POPULAKETA BASKONIANEUSKAL HERRIAN}} {{#bookTitle:Casa y familia en VasconiaEtxea eta Familia Euskal Herrian |Casa_y_familia_en_vasconia/eu}}
&nbsp;
127 728
ediciones