Diferencia entre revisiones de «EXEQUIAS. HILETAK/eu»

 
(No se muestran 2 ediciones intermedias del mismo usuario)
Línea 1: Línea 1:
 
<languages></languages>
 
<languages></languages>
== Etxeko espazioak lanabesentzat, produktuentzat eta aziendarentzat ==
+
__TOC__
 +
== Hilotza hiletetan ==
  
Landako laboreak, klima dela-eta, urtarokoak dira, eta, horregatik, lanabes batzuk edo besteak behar dituzte urtaroaren arabera. Behar ez diren garaian erabiltzen ez direnak etxeko gune jakin batzuetan gordetzen dira, eta beti eskura izan behar direnak beste batzuetan. Horrez gain, etxeko animalien jakiak eta ukuiluak egokitzeko belarrak kontserbatzeko erabiltzen diren etxeko zein etxe alboko guneak ere deskribatzen dira.
+
Erromatar Erritualaren arabera, hileten ekitaldi nagusia hilotza Elizan dagoela emandako meza zen, eta hala izaten jarraitzen du.
  
=== Ezkaratza eta probalekua. Atariko tresneria ===
+
XIX. mendean zehar, xedapen zibil batzuek, higiene arrazoiengatik, debekatu egin zuten hilotzak elizetan sartzea, hiletak gorpua bertan zela egiteko<ref>''Bizkaiko Probintziako Aldizkari Ofiziala. ''126. zenbakia. Bilbo, 1849ko urriaren 20a.
  
Arabako zenbait herritan, ezkaratzetan aletegiak zeudela dioten lekukotasunak jaso dira. Hala zen Abezian (A), non egiaztatu den ohikoa zela ezkaratzetan aletegi handiak izatea, ''comportos'' zeritzenak; sabairaino iristen ziren eta behealdean zulo txiki bat zeukaten janaria ateratzeko. Alea sartzeko, batzuek sabaian zituzten zuloak eta beste kasu batzuetan aletegiko oholak berak ziren beharraren arabera kentzen edo ezartzen ziren estalkiak. Hiltzeko bankua eta ''cuartico'' zeritzonera jotzen zuen atea kokatzen ziren ''comportoaren'' ondoan. Ezkaratz batzuetan txerri-aska finkoak egoten ziren.
+
</ref>.
  
Beste herri batzuetan, adierazi da etxeko lanekin lotutako tresnak eta lanabesak gordetzen zirela ezkaratzean. Hala jaso da Bedaroan (B), non baserri gehienek daukaten portalea, eta hartan elementu hauek biltzen ziren: arotzeriako mahaia eta tresnak, idi-orga eta su-egur pila bat. Paretan, langa bat, eskuareak, orkak, segak eta aitzurrak esekitzeko. Baserri batzuetan tabakoa landatzen zuten, eta hostoak sabaitik zintzilik jartzen zituzten lehortzen.
+
Herri askotan, hilkutxa atarian uzten zen, elizako atearen aurrean, eta hileta segizioa tenplu barruan sartzen zen, non hilen ofizioa eta hileta meza egiten ziren. Horiek amaituta, apaiza atarira irteten zen, segizioa atzetik zuela, hilari absoluzioa ematera. Ondoren, segizioak hilerrira jarraitzen zuen, eta, han, ehorzketa egiten zen.
  
Allon (N), etxe txikiek sarrera pentsuen biltegi inprobisatu gisa erabiltzen zuten, edo, bestela, tresna batzuk gordetzen zituzten han, hala nola alportxak, bastak, aitzurrak, laiak eta abar. Etxe handienek adreilu egosiz edo errekarriz egindako zorua eduki ohi zuten, eta haren gainean aulkiren bat ezarri ohi zuten, are hirukotxo bat ere inoiz. Altzari gogorrak izaten ziren, bizkarralde kurboa eta lastozko eserlekua zeukatenak. Batzuetan, hegalak zabaltzeko aukera ematen zuen mahai bat ezartzen zen, paretari atxikita ahalik eta leku gutxien har zezan.
+
Herri batzuetan, gorpua bertan zela egindako hileten debekuaren ondorioz, bestelako praktika bat ezarri zen. Hilotza parrokiako elizako atarira eramaten zuten. Han apaizak errespontsu bat errezatu, eta absoluzio solemnea ematen zion hilari; gero, segizioak, edo segizioaren parte batek, hilerriraino jarraitzen zuen ehorzketa egiteko, eta berehala elizara itzultzen zen elizkizunaren ospakizunera. Herri gutxi batzuetan, egiaztatu da hilotza zuzenean etxetik hilerrira eramaten zela, eta, gero, egiten zela hileta meza.
  
=== Ganbara ===
+
== Familiaren doluaren antolamendua elizan ==
  
Oro har, esan daiteke ganbarak alea gordetzeko lekuak izan direla. Etxeko barazkiak eta frutak gordetzeko ere erabiltzen dira. Han zintzilikatzen ziren, ontzeko, txerriaren zein beste animalia batzuen hiltzeen ondoren eskuratutako produktuak. Etxe batzuetan ganbararen zati batean belar ondua eta lastoa gordetzen ziren, baina eskuarki belar horiek beste gune batean kontserbatzen ziren, lastategian. Ganbaran gorde izan dira erabilera urriko nekazaritzako tresnak eta lanabesak, haien beharrik ez zen garaian. Ohikoa da ganbara baliatu ezin diren traste zaharrak uzteko lekua izatea. Herri batzuetan adierazi dute, batzuetan, ganbara logela batean ezarri izan dela.
+
Hileta segizioa tenpluan sartzen da segizioan izan duen ordena aldatu gabe. Mende honen barruan bi garai bereizi behar dira doluaren elizako antolamenduari dagokionez, beste trantsizio egoera batzuekin batera gaur egungora iritsi arte.
  
=== Korta, ukuilua ===
+
Antzinako garaia tenpluaren estaiak funtzio erlijiosoetarako zuen banaketak berak baldintzatzen zuen. Eserlekuak edo tribunak gizonentzat ziren, eta familiako hilobietako aulkiak emakumeek hartzen zituzten. Garai hori bat dator hilotza hiletak iraun bitartean atarian egoten zen edo aurretik hilerrian ehorztera eramaten zuten garaiarekin. Gizonezkoen dolua horretarako erreserbatutako eserlekuan edo eserlekuetan kokatzen zen, ''«bancos de luto»'' («doluzko eserlekuak») zeritzenetan; antzina, eserleku horiena azken ilara zen presbiteriotik hasita; gero, doluzko eserlekuak aldaretik gertuen zeudenak izan ziren. Euskal Herri kontinentalean, gizonen doluak elizako tribunetan hartzen zuen berari zegokion lekua; gero, behean kokatu zen, aurreko eserlekuetan.
  
Ukuilua etxeko eraikuntza nagusiaren parte izan da eskuarki, eta haren barruan bereizitako guneetan gordetzen ziren behi azienda, zaldi azienda, ardi azienda, txerria eta oiloak. Antzina, zorua buztinezkoa zen, eta haren gainean belar ondua edo iratzea ezartzen zen, aziendarentzako etzaleku moduan; tarteka berritu egin behar izaten zen, eta gero simaur moduan erabili eta ukuilu bereko bazter batean metatzen zen.
+
Nabearen estaian, atzealdean eskuarki, Euskal Herri penintsularrean emakumeak belaunaulkietan kokatzen ziren, bakoitza bere etxeari zegokion hilobian; horrenbestez, doluko emakumeek eurena hartzen zuten. Euskal Herri kontinentalean, emakumeen dolua aurrealdean kokatzen zen, hilkutxaren ondoan.
  
Urteek aurrera egin ahala, porlanezko zorua egin zen, garbiketa errazteko, eta simaurtegiak kanpora atera ziren. Hondakinak pareta baten kontra edo bazter batean zeudenean, ohikoa zen haien gainean eskailera bat ezartzea, sabaitik zintzilik horizontalean ezarria eta oilategiarena egiten zuen paretaren kontra ziriekin bermatua; oiloak ohol estu batetik zehar igotzen ziren hara, eta oholak koskak zituen oiloak haiei helduta igo ahal izateko.
+
Hiletara joandako gainerakoak hainbat lekutan egokitzen dira elizan, eta duela gutxira arte gizonek eta emakumeek bata bestetik bereizitako lekuak hartzen zituztela ikusi da, pertsona bakoitza bere taldearen barruan eta bere postua eta kategoria hartuz haren barruan.
  
Batzuetan aparteko eraikinak zeuden, etxeari atxikiak edo ez, aziendarentzat. Bi solairu eduki ohi zituzten: behekoa ukuilu moduan eta su-egurra zein nekazaritza-lanabesak gordetzeko erabiltzen zen, eta goikoa lastategi moduan.
+
.Euskal Herri kontinentalerako, Barandiaranek elizako segizioaren deskribapen komun bat egin zuen. Segizioa parrokiako tenplura iritsitakoan, gizonek elizako galeriak hartzen zituzten hiletak iraun bitartean, eta emakumeak beheko solairuan kokatzen ziren, hilkutxaren albo batean. Hilkutxa mahai baten gainean ezartzen zen elizaren erdian, jaunartzeko lekutik gertu, eta han geratzen zen hileta elizkizunek iraun artean<ref>José Miguel de BARANDIARAN. ''El mundo en la mente popular vasca. ''IV. liburukia. Donostia: 1966, 67-68. or.</ref>.
  
== Eraikin osagarriak ==
+
Hilobiak kendu eta nabeetan aulkien ordez eserlekuak ezarri ahala<ref>Anastasio ARRINDA. ''Euskalerria eta Eriotza. ''Tolosa: 1974, 83-84. or.</ref>, familiako dolua, hala gizonena nola emakumeena, aldaretik gertuen zeuden eserlekuetan kokatzen hasi zen. Normalean, emakumeak albo batean eta gizonak bestean, herri bakoitzeko tradizioaren arabera. Gero, bi taldeak nahasten hasi ziren, eta gaur egun normalean gizonak eta emakumeak elkartzen dituen familiako dolua bi alboetan kokatzen da, aurreko eserlekuetan.
  
=== Ohar orokorrak ===
+
Lehen eta bigarren garaiaren artean trantsizioa izan zen herri batzuetan, banakako hilobiak kendu eta gero, eta, tarte horretan, hilobi kolektibo bat eduki zen.
  
Etxe askoren barnealdean, eskuarki ukuiluan, espazioaren banaketa egiten zen, animaliek beren lekua izan zezaten elkarrekin nahastu gabe. Antzeko zerbait gertatzen zen simaurtegiarekin eta animaliekin lan egiteko behar ziren tresna eta lanabesekin. Espazio faltaren, higiene arrazoien, esparru ordenatuago eta independenteak izan beharraren eta nekazaritzako zein abeltzaintzako jardueren hazkundearen edo murrizketaren ondorioz, etxetik kanpo eraikin osagarriak altxatu ziren. Batzuetan, atxikiak; beste batzuetan, aparte baina etxetik gertu, eta beste batzuetan, bi moduetan. Adibide batzuetan, hasieratik ezagutu izan dira horrelako eraikin osagarriak etxearen osotasunaren parte eginda.
 
  
Esan beharra dago askotan eraikin txiki horiek ez direla zeregin bakar baterako eginak, zenbaitetarako baizik. Adibidez, ogia egiteko labearen kasetan egon daiteke alde batean txerritegia edo oilategia, eta bestean nekazaritzako lanabesak eta su-egurra gordetzeko tegia; egon daiteke bi solairuko eraikin bat ere, behean simaurtegia eta goian lastategia daukana. Etxeak, bizia denez, espazio berriak bereganatzen ditu etengabe, sortzen diren premiei erantzuten dieten eta gertu dauden eraikinekin.
+
{{DISPLAYTITLE: XIV. HILETAK}} {{#bookTitle:Heriotz Ohikuneak Euskal Herrian|Ritos_funerarios_en_vasconia/eu}}
 
 
Isurialde atlantikoan, hala etxearen nola eraikin osagarrien espazioa irekia da; isurialde mediterraneoan, aldiz, aldameneko eraikinak barnealdera begira eginak dira eta estali gabeko leku baten inguruan itxita daude eskuarki.
 
 
 
Banaketa geografikoari dagokionez, aipatzekoa da biztanleria kontzentratua duten herrietan eraikin osagarriak periferian daudela; biztanleria sakabanatua dutenetan, aldiz, etxearen inguruan edo etxetik gertu egoten dira.
 
 
 
Etxeak etxetik gertu dauden lursailak izan ohi ditu, eta, han, kasetak edo txabolak. Lurraldea kolonizatzeko modu bat izan da, eta denborak aurrera egin ahala txabola horietako batzuk etxe bihurtu dira. Mahastietan ere zaintzako kasetak izaten dira. Lursaila etxetik urrun dagoen neurrian leku horretan etxearen presentzia bat izatea eskatzen duen printzipio logikoaren ondorio da hori.
 
{{DISPLAYTITLE: XIV. NEKAZARITZAKO LANETARAKO ESPAZIOAK ETA ERAIKIN OSAGARRIAK}} {{#bookTitle:Heriotz Ohikuneak Euskal Herrian|Ritos_funerarios_en_vasconia/eu}}
 

Revisión actual del 11:15 21 jun 2019

Otros idiomas:
Inglés • ‎Español • ‎Euskera • ‎Francés

Contenido de esta página

Hilotza hiletetan

Erromatar Erritualaren arabera, hileten ekitaldi nagusia hilotza Elizan dagoela emandako meza zen, eta hala izaten jarraitzen du.

XIX. mendean zehar, xedapen zibil batzuek, higiene arrazoiengatik, debekatu egin zuten hilotzak elizetan sartzea, hiletak gorpua bertan zela egiteko[1].

Herri askotan, hilkutxa atarian uzten zen, elizako atearen aurrean, eta hileta segizioa tenplu barruan sartzen zen, non hilen ofizioa eta hileta meza egiten ziren. Horiek amaituta, apaiza atarira irteten zen, segizioa atzetik zuela, hilari absoluzioa ematera. Ondoren, segizioak hilerrira jarraitzen zuen, eta, han, ehorzketa egiten zen.

Herri batzuetan, gorpua bertan zela egindako hileten debekuaren ondorioz, bestelako praktika bat ezarri zen. Hilotza parrokiako elizako atarira eramaten zuten. Han apaizak errespontsu bat errezatu, eta absoluzio solemnea ematen zion hilari; gero, segizioak, edo segizioaren parte batek, hilerriraino jarraitzen zuen ehorzketa egiteko, eta berehala elizara itzultzen zen elizkizunaren ospakizunera. Herri gutxi batzuetan, egiaztatu da hilotza zuzenean etxetik hilerrira eramaten zela, eta, gero, egiten zela hileta meza.

Familiaren doluaren antolamendua elizan

Hileta segizioa tenpluan sartzen da segizioan izan duen ordena aldatu gabe. Mende honen barruan bi garai bereizi behar dira doluaren elizako antolamenduari dagokionez, beste trantsizio egoera batzuekin batera gaur egungora iritsi arte.

Antzinako garaia tenpluaren estaiak funtzio erlijiosoetarako zuen banaketak berak baldintzatzen zuen. Eserlekuak edo tribunak gizonentzat ziren, eta familiako hilobietako aulkiak emakumeek hartzen zituzten. Garai hori bat dator hilotza hiletak iraun bitartean atarian egoten zen edo aurretik hilerrian ehorztera eramaten zuten garaiarekin. Gizonezkoen dolua horretarako erreserbatutako eserlekuan edo eserlekuetan kokatzen zen, «bancos de luto» («doluzko eserlekuak») zeritzenetan; antzina, eserleku horiena azken ilara zen presbiteriotik hasita; gero, doluzko eserlekuak aldaretik gertuen zeudenak izan ziren. Euskal Herri kontinentalean, gizonen doluak elizako tribunetan hartzen zuen berari zegokion lekua; gero, behean kokatu zen, aurreko eserlekuetan.

Nabearen estaian, atzealdean eskuarki, Euskal Herri penintsularrean emakumeak belaunaulkietan kokatzen ziren, bakoitza bere etxeari zegokion hilobian; horrenbestez, doluko emakumeek eurena hartzen zuten. Euskal Herri kontinentalean, emakumeen dolua aurrealdean kokatzen zen, hilkutxaren ondoan.

Hiletara joandako gainerakoak hainbat lekutan egokitzen dira elizan, eta duela gutxira arte gizonek eta emakumeek bata bestetik bereizitako lekuak hartzen zituztela ikusi da, pertsona bakoitza bere taldearen barruan eta bere postua eta kategoria hartuz haren barruan.

.Euskal Herri kontinentalerako, Barandiaranek elizako segizioaren deskribapen komun bat egin zuen. Segizioa parrokiako tenplura iritsitakoan, gizonek elizako galeriak hartzen zituzten hiletak iraun bitartean, eta emakumeak beheko solairuan kokatzen ziren, hilkutxaren albo batean. Hilkutxa mahai baten gainean ezartzen zen elizaren erdian, jaunartzeko lekutik gertu, eta han geratzen zen hileta elizkizunek iraun artean[2].

Hilobiak kendu eta nabeetan aulkien ordez eserlekuak ezarri ahala[3], familiako dolua, hala gizonena nola emakumeena, aldaretik gertuen zeuden eserlekuetan kokatzen hasi zen. Normalean, emakumeak albo batean eta gizonak bestean, herri bakoitzeko tradizioaren arabera. Gero, bi taldeak nahasten hasi ziren, eta gaur egun normalean gizonak eta emakumeak elkartzen dituen familiako dolua bi alboetan kokatzen da, aurreko eserlekuetan.

Lehen eta bigarren garaiaren artean trantsizioa izan zen herri batzuetan, banakako hilobiak kendu eta gero, eta, tarte horretan, hilobi kolektibo bat eduki zen.


  1. Bizkaiko Probintziako Aldizkari Ofiziala. 126. zenbakia. Bilbo, 1849ko urriaren 20a.
  2. José Miguel de BARANDIARAN. El mundo en la mente popular vasca. IV. liburukia. Donostia: 1966, 67-68. or.
  3. Anastasio ARRINDA. Euskalerria eta Eriotza. Tolosa: 1974, 83-84. or.