Cambios

Saltar a: navegación, buscar

FAMILIA Y PARENTESCO/eu

6 bytes eliminados, 20:03 7 dic 2019
sin resumen de edición
<languages></languages>
== Familia. Ahaidetasuna. Senitartea Ahaideak ==
Euskara hizkuntza nagusi den herrietan familiarekin eta ahaideekin lotutako zenbait hitz nagusi jaso dira: ''etxekoak, familia/sendia'', eta ''senitartekoak/ahaideak''. Gaztelania hizkuntza nagusi den herrietan, ''familia'', ''parentesco'' eta ''parentela'' hitzei egokituta jaso diren hitzak deskribatzen dira.
Bi kasuetan, hitzak polisemikoak dira, eta, horregatik, askotan zer testuingurutan erabiltzen diren ikusi behar da, haien esanahi zehatza ulertzeko.
=== Familia -komunitatearen zabalkundea ===
Barandiaranek berak Ataun herriko (G) San Gregorio auzoan jasotako datuetatik eratorritako gogoeta batzuk idatzi zituen, oro har XX. mendearen hasierako Euskal Herriko landa-eremuari aplikatzeko modukoak. Barandiaranek dio landa-eremuko etxe ia guztietan familia bikoitza edo ezkontza-elkartea zegoela, hau da, gurasoak eta oinordekoa haren ezkontidearekin eta seme-alabekin. Unitate ekonomikoa, unitate soziala eta entitate erlijiosoa osatzen zuten. Elkarrekin jaten, elkarrekin otoitz egiten eta elkarrekin lan egiten zuten familiako kideek<ref>José Miguel de BARANDIARAN. “Aspectos de la transición contemporánea en la cultura del pueblo vasco” in ''Etnología y tradiciones populares''. Zaragoza: 1974, 12. or.</ref>.
Iraganean ohikoa izan da etxe berean familia bereko hiru belaunaldi batera bizitzea: gurasoak etxean geratutako semearekin edo alabarekin eta bilobak. Gurasoen anaia ezkongabe bat ere egon zitekeen eta egon ohi zen, oinordekoaren neba-arreba ezkongabeak ere bai, eta, batzuetan, morroia edo neskamea.
== Familiako Familia-izenak ==
=== Familiako Familia-izena edo abizena ===
Barandiaranek dio abizena edo familiaren izena bat datorrela, kasu askotan, familia jatorrian bizi izan zen etxearen izenarekin.
127 728
ediciones