Cambios

HERIDAS Y HEMORRAGIAS. EXTRACCION DE ESPINAS/eu

1 byte eliminado, 10:30 9 jul 2019
sin resumen de edición
=== Zauri handiak. Torniketeak ===
Zauri handia egindakoan hemorragia, ''odol-ixurtzea ''(Lekunberri- N), geldiarazteko torniketea egiteko praktika herri hauetan egiaztatu da: Ametzaga Zuia, Gaubea (A); Bidegoian (G); Lekunberri, Murchante eta Vianan (N). Astigarragan (G) eta Moredan (A) trapu batekin eta makila batekin egiten zen; Agoitzen (N) ehunezko zerrendekin; Arraiozen (N) soka batekin, zapi batekin edo eskura zegoenarekin eta Elosuan (G) abarkaren soka batekin.
Mendiolan (A), lesioa nahiko handia baldin bada eta beste erremediorik ez baldin bada, tornikete bat egiten da. Gerriko batekin, zapi batekin edo alkandora baten edo galtza batzuen ehun zati batekin egiten da, makila baten laguntzaz presioa eginda. Teknika hau behin-behinekoa da, bendatze konbentzionalagoa egiteko aukera ematen duten bitartekoak lortu artekoa.
127 728
ediciones