Cambios

HOGAR ALUMBRADO Y COCINA/eu

42 bytes eliminados, 22:00 6 ene 2020
sin resumen de edición
Etxeko suaren alderdi garrantzitsu bat tiroa da, hau da, airearen sarrera sua hauspotzeko eta kea ateratzeko. Konpontzen zaila den tentsioa sortzen da beroa mantentzearen eta tirorako behar den airearen artean. Beroa mantentzeko askotan suaren aurrean edo albo batean bizkar altuko aulki bat kokatu izan da, ''zizeilua'', edo lekua babestu izan da hormatxo baxu batekin.
== Ogia egiteko labea, ogiOgi-labea ==
XX. mendearen erdialdean garia landatzeari utzi izanak, eta pixka bat geroago artoa landatzeari ere bai, gutxienez arto-ogia egiteko, eragin zuen etxeko labeak erabilerarik gabe gelditzea edo desagertzea aipatutako krisiaren ondorioz, eta jendea, garia erosi beharrean, okindegiei erosten hasi zelako.
Inkesta egindako herri askotan jaso den datua da orain dela hamarkada batzuk arte (XX. mendearen erdialdera arte) ia-ia etxe guztiek izan dituztela etxeko labeak edo ogitegiak ogia egiteko, eta egiaztatu da, halaber, horietako asko desagertu egin direla edo une bakanetan baino ez direla erabiltzen. Ogiak elikaduran zuen garrantziaren ondorioz izan zen hori, eta leku askotan ez zegoelako okindegirik edo, bestela, banaketa zerbitzua falta zelako komunikaziorako zailtasunengatik.
== Etxearen argiztapena. Etxeko argia ==
Iraganean, landa eremuetan batez ere, eguzki-orduei lotuago bizi zen jendea eta argi naturaleko orduak baliatzen ziren hala etxetik kanpoko nekazaritzako zein abeltzaintzako jardueretarako nola etxeko lanetarako. Horregatik, informatzaileek gogoan duten argiztapen modurik zaharrena da beheko suak eta sua itzali ahala sortutako txingarrek iluntzean emandako argiari esker lortzen zena. Hala, egiaztatu da herri askotan familiak suaren ondoan esertzen zirela lotaratzeko ordura arte, etxeko lan batzuk egiteko, otoitz egiteko edo berriketan aritzeko.
127 728
ediciones