Cambios

Saltar a: navegación, buscar

Heriotza Ezkion (Gipuzkoa)

1 byte añadido, 17:03 28 feb 2019
m
Texto reemplazado: «M.a» por «M.ª»
Ezkion andak beste ekintza batzuetarako ere erabili dituzte, Martin Telleria Bastarrikak baieztatu zidanez. Horietako bat, mugitu ezin ziran gaixoak (eta gainera urruti bizi izan ezkero) garraiatzeko.
Umeentzako erabiltzen zituzten hilkutxak zuriak izaten ziran (egun berdinak erabiltzen dituzte). Helduentzako marroiak edo beltzak erabili izan dituzte. Hilkutxak egiteko erabiltzen zuten egurra pinua genuen. Franzisko Etxeberria Aranburuk (Ezkio) aipatu zidanez, lehen Oru baserriko Jose M.a ª Gorrotxategik egiten omen zituen hildakoentzako zerraldoak. Aipaturiko pertsona arotza genuen. Lehen hilkutxen ertzetan edo kantoietan zinta beltzak ezartzen omen zituzten.
Gaur egun era askotako egurra erabiltzen dute zerraldoak egiteko orduan -pinua, intxaurrondoa, gaztainondoa, e.a.- eta aukera prezioaren arabera doa. Egun Ezkioko herrian eta inguruko herrixketan hildakoentzat behar diren zerraldoen ardura, Zumarragako ‹<Uribesalgo» aroztegiak darama. Zerraldoaren gainean gurutze bat dihoa.
127 728
ediciones