Cambios

INDUMENTARIA DEL PASTOR/eu

4 bytes añadidos, 13:46 4 mar 2019
sin resumen de edición
Hasteko, aipatu behar da janzkeraren aldetik aldea dagoela Baskonia hezeko (Gorbea, Aizkorri, Entzia, Aralar, Urbasa) artzainen eta abereak Toloñon (A), Kodesko Mendilerroan (A-N), Zaraitzu Haranean eta Erronkarin (N) larreratzen dituztenen artean; bigarren multzokoek Ebroraino jaisten dira transhumantzian eta haien janzkera tradizionala Aragoi Garaiko eta Bearnoko artzainen janzkeraren antzekoagoa da. Bizitzako beste arlo batzuetan gertatu den bezala, artzainen janzkeran azken hamarkadetan gertatu den aldaketa arropa zein oinetakoak egiteko beste material batzuk erabiltzearen eta fabrikazio industrialeko prozesuen ondorio da.
Artzainaren janzkera ez da izan nekazariaren janzkeraren oso bestelakoa, baina aire zabalean luzaz egon beharrak babesteko eta berotzeko jantzi bereziak erabiltzera behartu du. Horien artean daude ''espaldero'' zein ''delantero'' deritzenak, ardi edo ahuntz larruz eginak; ''kapusaia'' edo ''txartesa''<ref>''Manuel LARRAMENDIk, Corografía de Guipúzcoa liburuan, XVIII. mendearen amaieran idatzia, honako hau dio: «hombres y mujeres en las caserías conservan los capisayos y charteses con capillas, mangas anchas y cortas, de que usan en el monte en tiempos lluviosos y cuando cogen argoma y cortan espinas y zarzas y otros trabajos. Pero estos capisayos se han desterrado aún de la gente común de los pueblos, y nunca se han estilado entre mujeres» («gizonek zein emakumeek kapusaiak eta txartesak erabiltzen dituzte baserrietan, soingaineko txikiekin, mahuka zabal eta motzekin, mendian janzteko euria ari duenean eta otea hartzen eta arantzak zein sasiak mozten dituztenean eta beste lan batzuetan. Baina herrietako jende arruntak ez darabiltza kapusai horiek eta emakumeek ez dituzte inoiz erabili izan»). Vide Corografía o descripción general de la Muy Noble y Muy Leal Provincia de Guipuzcoa. Bartzelona: 1882, 180. or.''</ref>'', artilezko ehunez egindako soingainekoa; ''hongarina'', oihal landugabez egindako beroki modukoa; ''tapabocas'' edo landako manta deritzona; ''mantarrak'', ''peales'' edo ''piales'' deritzenetan sartutako galtzak; behi aziendaren larruz egindako abarkak, lokarriak zangosagarretan gurutzatuta dituztenak mantarren gainean, belaunen azpian lotuta.
Artzainaren janzkeraren parte izan dira ardi larruz egindako artzain-zakua eta hurritz-makila ere.
127 728
ediciones