Cambios

INFECCIONES Y ENFERMEDADES CONTAGIOSAS DE LA PIEL/eu

2 bytes añadidos, 11:04 27 jun 2019
sin resumen de edición
==== Eragileak ====
Mendiolan (A) jaso da ezkabiaren ezaugarria azkura handia ematen duten orban ezkatadun arrosakara batzuk direla. Allon eta Tebasen (N) diote buruan soilgune edo biribil soildu batzuk eragiten dituela. Agurainen (A) ''gasepia'' deritzo ilea erorarazten duen gaitz bati; sendabidetzat adatsean sortzen diren biribiletako ilea moztea du. Abadiñon (B), egiaztatzen da ilearen edo bizarraren erorketa biribilean, bizkarroien ondorioz. Itzallen (N) ''babasos'' deritzon gaitz bat egiaztatu da ilearen erorketarekin geratzen dena agerian; herri horretan uste zuten ezkabia ardiek kutsatzen zutela. Ainhoan (L), Azkuek XX. mendearen hasieran jaso zuenez, esaten zen ez zela erregetxoa, ''erregexupita'', ukitu behar, ezkabia sortzen zuelako, ''azteria''<ref>''Resurrección Mª de AZKUE. ''Euskalerriaren Yakintza''. Madril: 1935, 113. or.''</ref>.
{{DISPLAYTITLE: IX. LARRUAZALEKO INFEKZIOAK ETA GAITZ KUTSAKORRAK}} {{#bookTitle:Herri Medikuntza Euskal Herrian|Medicina_popular_en_vasconia/eu}}
127 728
ediciones