Cambios

Introduccion Agricultura en vasconia/eu

26 bytes añadidos, 15:57 3 mar 2020
Actualizando para coincidir con nueva versión de la página fuente
<languages></languages>
{{ #pageLangs: es | eu }} Aurkezten dugun lan honetan, nekazaritza tradizionala eta XX. mendean izan diren eraldaketak dira aztergai. Liburukia ''Atlas Etnográfico de Vasconia ''bilduma osatzen dutenetako bat da; bilduma horrek kultura tradizionala sortzen duten gertakizunak sistematikoki erregistratzea du helburu. Proiektu honetan, beste zenbait liburuki argitaratu dira aurretik: ''La alimentación doméstica ''(1990, berrar. 1999), ''Juegos infantiles ''(1993), ''Ritos funerarios ''(1995), ''Ritos del nacimiento al matrimonio ''(1998), ''Ganadería y pastoreo ''(2000), ''Medicina popular ''(2004) eta ''Casa y Familia ''(2011).
Liburuki bakoitzean, Atlasaren plangintza deskribatzen da, baita ikerketan erabilitako metodologia eta bildutako materialak jorratzeko metodologia ere. Kontuan hartuta liburuki bakoitza unitate bat dela, kontzeptuetako batzuk garatu egingo dira.
Orain arte erakundeen aldetik izan dugun babesa izaten jarraitzen badugu, proiektuari gure gogoa eta ardura gehituta, Etniker Euskalerria taldeak gure maisuaren asmo handiko proiektua, ikertzaile gisa izandako bizitza luze eta oparoaren ondarea, egia bihurtuko dugu: Euskal Herriko Atlas Etnografikoa; «horri esker, gure gizartearen kultura tradizionala eta bertan jazotzen ari diren iragaiteak sakon ezagutu ahal izango ditugu, eta, aldi berean, euskal herritarren etnografia kulturen ikerketa konparatiboan sartzeko ikuspuntua izango da».
<p style="text-align: right;"><span style="font-size:smaller;">'''Ander Manterola'''<br/>Derio, 2016ko abendua</span></p>
{{DISPLAYTITLE: Sarrera}}{{#bookTitle:Nekazaritza Euskal Herrian | Agricultura_en_vasconia/eu}}
[[File:8.0.1_Agricultura_en_vasconia_mapa.jpg|900px|center]]
&ensp;
9794
ediciones