Cambios

Introduccion Casa y familia en vasconia/eu

24 bytes añadidos, 14:09 3 mar 2020
Actualizando para coincidir con nueva versión de la página fuente
<languages></languages>
{{ #pageLangs: es | eu }}
Aurkezten dugun lan honetan, Etxe eta Familia tradizionalak ikertzen dira; hau da, familia baten bizileku den etxea, batez ere nekazaritzaren eta abeltzaintzaren esparruan jarduten due­na. Liburukia ''Atlas Etnográfico de Vasconia'' bilduma osatzen dutenetako bat da; bilduma horrek kultura tradizionala sortzen duten gertakizunak sistematikoki erregistratzea du helburu. Proiek­tu honetan, beste zenbait liburuki argitaratu dira aurretik: ''La alimentación doméstica'' (1990, bired. 1999), ''Juegos infantiles'' (1993), ''Ritos funerarios'' (1995), ''Ritos del nacimiento al matrimonio'' (1998), ''Ganadería y pastoreo'' (2000) eta ''Medicina popular'' (2004).
Argitalpenean, jasotako informazio eta ohituren iraunaldia eta erabilerarik eza adierazten da. Batzuetan, hurbilketa kronologikoa egiten da, baina, jakina denez, gertakari eta prozesu kultu­ralen hasierak edo desagerpenak ez daukate data zehatzik.
Lan honek izaera etnografikoa dauka, ez historikoa, eta landa-etxe tradizionalari eta bertan bizi zen familiari buruzko datuak XX. mendekoak eta XXI. mendeko lehen hamarkadakoak dira. Iraganeko gertakizunak jaso dira lanean, kontuan hartuta jazotako eraldaketa garrantzi - tsuenak garrantzitsuenak eta oraindik jazotzen ari direnak, nahiz eta iraupen zehatza zein izango den ez jakin.
=== Esker onak ===
9794
ediciones