Cambios

Introduccion Casa y familia en vasconia/eu

43 bytes eliminados, 14:09 3 mar 2020
Actualizando para coincidir con nueva versión de la página fuente
<languages></languages>
{{ #pageLangs: es | eu }}
Aurkezten dugun lan honetan, Etxe eta Familia tradizionalak ikertzen dira; hau da, familia baten bizileku den etxea, batez ere nekazaritzaren eta abeltzaintzaren esparruan jarduten due­na. Liburukia ''Atlas Etnográfico de Vasconia'' bilduma osatzen dutenetako bat da; bilduma horrek kultura tradizionala sortzen duten gertakizunak sistematikoki erregistratzea du helburu. Proiek­tu honetan, beste zenbait liburuki argitaratu dira aurretik: ''La alimentación doméstica'' (1990, bired. 1999), ''Juegos infantiles'' (1993), ''Ritos funerarios'' (1995), ''Ritos del nacimiento al matrimonio'' (1998), ''Ganadería y pastoreo'' (2000) eta ''Medicina popular'' (2004).
=== Irakurleentzako ohartarazpenak ===

Testuan herri bat aipatzen den bakoitzean, lurraldearen laburdura gehitzen zaio: (A) Araba, (B) Bizkaia, (G) Gipuzkoa, (N) Nafarroa, (BN) Nafarroa Beherea, (L) Lapurdi eta (Z) Zuberoa. Kasuren batean, (Ip) Iparralde erabili dugu, Euskal Herri kontinentalari erreferentzia egiteko. Herriak kokatzeko, sarrerako atal honetan, inkestatutako herriak geografikoki kokatzen dituen mapa dago.

Datuak egiaztatu diren herrietan jaso dira, baina, jakina, erreferentziak izaera adierazlea dau­ka, ezartze-esparrua askoz zabalagoa baita.
Argitalpenean, jasotako informazio eta ohituren iraunaldia eta erabilerarik eza adierazten da. Batzuetan, hurbilketa kronologikoa egiten da, baina, jakina denez, gertakari eta prozesu kultu­ralen hasierak edo desagerpenak ez daukate data zehatzik.
Lan honek izaera etnografikoa dauka, ez historikoa, eta landa-etxe tradizionalari eta bertan bizi zen familiari buruzko datuak XX. mendekoak eta XXI. mendeko lehen hamarkadakoak dira. Iraganeko gertakizunak jaso dira lanean, kontuan hartuta jazotako eraldaketa garrantzi - tsuenak garrantzitsuenak eta oraindik jazotzen ari direnak, nahiz eta iraupen zehatza zein izango den ez jakin.
=== Esker onak ===

Lan honek Eusko Jaurlaritzaren, Nafarroako Gobernuaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntza eta babesa izan du.

Etniker Euskalerria taldeen izenean, eskerrak eman nahi dizkiegu Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburuari, Blanca Urgell andreari, eta sail bereko Ondarearen zuzendariari, José Luis Iparragi­rre jaunari. Horiez gain, eskerrak eman nahi dizkiogu Nafarroako Gobernuko Vianako Printzea Erakundeko Kultura eta Turismo Saileko sailburuari, Juan Ramón Corpas Mauleón jaunari.

'''Ander Manterola'''
2011ko udaberria

{{DISPLAYTITLE: Sarrera}}{{#bookTitle:Etxea eta Familia Euskal Herrian | Casa_y_familia_en_vasconia/eu}}
[[File:2.0.1_Casa_y_familia_en_vasconia_mapa.jpg|900px|center]]

9794
ediciones