Cambios

Introduccion Casa y familia en vasconia/eu

No hay cambio en el tamaño, 09:31 15 nov 2017
sin resumen de edición
Hutsune hori albo batera utzita, bibliografia etnografikoan ekarpen handiak jaso dira, hogei­ko hamarkadan eta hogeita hamarrekoaren hasieran idatzitako lanez gain; lan horiek lehen Eus­ko Folklore urtekarietan argitaratu ziren. Nabarmentzekoa da Leoncio Urabayenen ''La casa navarra'' <ref>Leoncio URABAYEN. La casa navarra. Madril, 1929.</ref>, Atlaseko liburuki honetan zabal aipatua, batez ere etxearen egiturari buruzko ataletan. Soilik Nafarroari buruz ari bada ere, daukan aniztasun geografikoa dela-eta, oharrak lurralde osoan aplikatu daitezke.
Julio Caro Barojaren ekarpenak ere garrantzitsuak dira, adibidez, Lesakako etxeari buruzkoak, Eusko Folklore urtekarian bertan argitaratutakoa, edo ''La casa en Navarra'' <ref>Julio CARO BAROJA. La casa en Navarra. 4 vol. Pamplona, 1982.</ref>lau liburukitan argi­taratutako lana.
Victorino Palaciosek Inventario de arquitectura rural alavesa lana argitaratu du hainbat liburuki­tan. Irudi ugari ditu, eta Arabako kuadrillen informazioarekin osatzen ditu <ref>Victorino PALACIOS. Inventario de arquitectura rural alavesa. Arabar Errioxa (1985), Gorbeia inguruko mendiak (1986), Aiarako kuadrilla (1991), Arabako haran garaiak (1994), Arabako lautada (1998), Zuiako kuadrilla (1998), Aguraingo kuadrilla (2002), Kan­pezuko kuadrilla-Arabar mendia (2003) eta Añanako kuadrilla (2008).</ref>.
127 728
ediciones