Cambios

Saltar a: navegación, buscar

Introduccion Medicina popular en vasconia/eu

44 bytes eliminados, 17:45 3 mar 2020
Actualizando para coincidir con nueva versión de la página fuente
<languages></languages>
{{ #pageLangs: es | eu }}
 
''Medicina Popular (Herri Medikuntza) ''liburu hau Euskal Herriko Atlas Etnografikoa osatuko duen obraren beste aleetako bat dugu. Atlasaren xede nagusia kultura tradizionala egituratzen duten gertaeren bilketa sistematikoa egitea da. Proiektu honen barruan, ale honen aurretik ''La Alimentación Doméstica (Etxeko Elikadura, ''1990, berrargitalpena 1999an), ''Juegos Infantiles (Haur Jolasak, ''1993, berrargitalpena 2005erako aurreikusita), ''Ritos Funerarios (Heriotz Ohikuneak, ''1995), ''Ritos del Nacimiento al Matrimonio en Vasconia (Euskal Herriko Ohikuneak Jaiotzatik Ezkontzara, ''1998) eta ''Ganadería y Pastoreo (Abeltzaintza eta Artzaintza, ''2001) argitaratu ziren.
=== Tokian tokiko galdeketak ===
Atlasa egiteko erabilitako materialak, gehienbat, tokian tokiko galdeketa etnografikoetan oina­rrituta oinarrituta daude. Zeregin zail eta neketsu horri esker, obra honek ekarpen berria eskaintzen digu.
Oraingo obra honetarako —''Herri Medikuntza''— tokian tokiko galdeketak Euskal Autonomia Erkidegoko, Nafarroako Foru Komunitateko eta Pirinio Atlantiarreko Departamentu Frantsese­ko Frantseseko zati batean dauden herrietan egin dira. Aukeratutako herri horien ezaugarri fisiko eta demo­grafikoen demografikoen berri jaso dugu dagokion atalean, eta leku bakoitzaren kokapena sarrera honetan sar­tu sartu dugun mapan adierazi da.
Gure lurraldea osatzen duten erregio guztien ordezkaritza egokia izaten saiatu gara. Hala ere, ez dugu beti lortu ahal izan, ez baita erraza leku guztietan tokian tokiko ikerlana egiteko gai diren eta prest dauden pertsonak aurkitzea.
=== Inkesta irekia ===
Lekuan lekuko ikerketaren datuak jasotzeko orduan erabili dugun metodologiari buruz labur­pen laburpen txiki bat egin nahi genuke jarraian. Hasteko, esan beharra daukagu oinarrizko galdeketa ez dugula bakarrik erabili zenbait gertaera benetan jazo izan diren ala ez jakiteko edo toki bakoitzean nola deitzen diren jakiteko.
Gorago esan dugu ''Galdetegi etnografiko baterako gida ''horretako galderak azterlana bideratzeko direla, ikerlariak ondo jakin dezan zer behatu eta zertaz galde egin behar duen.
Tokian tokiko ikerketa egiten duena ez da, gure kasuan behintzat, inkestagile hutsa. Ikergai izango duen taldearen barruan bizi behar izango du, lekukoen bizimodua behatu, informatzai­leekin informatzaileekin harreman estua izan, datuak neurtu eta alderatu. Informazio horrekin guztiarekin, eta berak bizi izandako gertaerak lagungarri dituela, memoria etnografikoa prestatu behar du, gal­deketan galdeketan proposatutako galderei hurrenez hurren jarraituz.
Inkesta irekiko metodo horren bidez lortutako informazioa askoz aberatsagoa da. Galdetuta­koaren Galdetutakoaren zehaztasunetik harago doazen ñabarduraz betetzen da informazioa. Barandiaranek sarri esan izan zuen gizakiak bizi izandakoak ezin direla aldez aurretik zehaztutako galdeketetara mugatu. Gizakiaren errealitatea gure galderen gainetik dago.
Hala ere, modu horretan eskuratutako informazioa desberdina eta desordenatuagoa da. Hori oztopo handia dugu obra osatuko duten testuak ontzeko orduan; baina, era berean, edukia abe­rastu aberastu egiten du horrek, ekarpen pertsonalek ikuspegia ireki egiten dute eta.
=== Obrarako materialak ===
José Miguel Barandiaranek formulatutako ''Etniker ''proiektuak hainbat ikerketa etnografiko bultzatu zituen, galdetegi orokorreko jarraibideetan oinarrituta. Lan horiek honako aldizkarietan argitaratu ziren batez ere: ''Cuadernos de Etnología y Etnografía de Navarra, Anuario de Eusko Folklore, Etniker-Bizkaia ''eta ''Ohitura''.
Etniker taldeetako zenbait kidek galdetegiko atal guztiak osatu zituzten, eta galdetegiko herrie­tako herrietako monografia etnografikoak argitaratu zituzten: Francisco Javier eta José Ángel Zubiaurrek 1980an argitaratu zuten San Martin Unxekoa (N); Luciano Lapuentek 1971-1979 urteetan egin­dako egindako ikerketen berri jaso zuen ''Las Améscoas ''(1990) izeneko obran; Jesús Ruiz de Larramendik Agurain uriari (A) buruzko azterlan etnografikoa kaleratu zuen 1994an, eta Anton Erkorekak Bermeori (B) buruzkoa 2002 eta 2003. urteetan.
Material etnografikoak eskuratzeko hasierako plangintza haren barruan 1983tik 1987ra bitartean Euskal Herriari zegokion eremuan beste ikerlan batzuk ere bideratu ziren, Eusko Ikaskuntzak bultzatutako “José Miguel de Barandiarán” izeneko bekak lortu zituzten lanak bilduta. Hauek dira haietako zenbait: ''Contribución al Atlas Etnográfico de Euskalerria. Investiga­ciones Investigaciones en Bizkaia y Gipuzkoa ''(1987), ''Contribución al Atlas Etnográfico de Vasconia. Investigaciones en Álava y Navarra ''(1990), ''Contribution à l’étude ethnographique de la mort en Pays Basque Nord ''(1997).
Ale hau idazteko, orain artekoetan bezala, kontuan izan ditugu Etniker proiektuaren barruan Barandiaranen galdeketari jarraituz egindako tokian tokiko ikerlan horiek guztiak.
Hemen landutako gaiei buruzko ikerlanak egin dituzten beste egile batzuk ere aipatu ditugu orri-oinetan, batez ere beraiengana sarri jo behar izan dugunean.
Iparraldeari dagokionez, Etniker proiektuaren barruan sartutako tokian tokiko galdeketez gain José Miguel Barandiaranek berak berrogei eta berrogei eta hamarreko hamarkadetan Sara (Lapurdi), Donoztiri, Heleta, Uharte-Hiri (Nafarroa Beherea) eta Liginagan (Zuberoa) eginda­koak egindakoak ere kontuan izan ditugu. Ikerlan horiek ''Ikuska ''eta ''Anuario de Eusko Folklore ''aldizkarietan pla­zaratu plazaratu ziren.
Oraindik argitaratu gabe dagoen dokumentazio etnografikoari dagokionez, lehenengo eta behin Aita Jose Antonio Donostia aipatu beharko genuke. Berak jasotako datuak Nafarroako mendialdeko herrietakoak dira, hogei eta hogeita hamarreko hamarkadetan bildutakoak. Artxi­bo Artxibo horiek Aita Donostiaren loba den Teresa Zulaika eta Jorge de Riezuri (G.B.) esker erabili ahal izan ditugu.
Madrileko Ateneoak, XX. mendeko hasierako urteetan, inkesta bat egin zuen Espainian: ''Cos­tumbres Costumbres populares referentes al Nacimiento, Matrimonio y Muerte. ''Inkesta horretako emaitzen zati bat, jaiotzari dagokiona, 1990ean argitaratu zuen Museo del Pueblo Español deritzanak ''El ciclo vital en España ''izenburupean, bi bolumenetan banatuta. Material horretako bigarren zatia, Euskal Herriari dagokiona behintzat, oraindik argitaratu gabe dago. Biltegi hori erabiltzeko aukera izan dugu Bartzelonako Consejo Superior de Investigaciones Científicas erakundearen “Archivo de Etnografía y Folklore de Cataluña, Institución Milá y Fontanals” delakoan gordeta duten kopia­ri kopiari esker<ref>Ateneoaren inkesta honako herrietan egin zen (aplikazio maila desberdinarekin): Biasteri, Laudio, Bilbo, Gernika, Deba, Menda­roMendaro, Bergara, Oñati, Azpeitia, Iruña, Sunbilla, Agoitz, Lizarra, Tafalla, Faltzes, Kaparroso eta Monteagudo. Herri horiei buruzko erantzunen fitxak talde berean bilduta daude inkestako lurraldekako banaketan. Lluis Calvo Milá y Fontanals erakundeko zuzendariaren eskuzabaltasunari esker, Labayru Ikastegiko Etnografia Arloko artxiboan material horien kopia daukagu.</ref>.
Era berean, orain arte argitaratu gabeak ziren datu etnografikoak lortzeko beste iturri bat ere izan dugu: Barandiaranek 1936ko gerraren aurretik Gasteizen zuzentzen zuen Etnologia eta Eus­ko Eusko Folkloreko Laborategiaren kolaboratzaileek bidalitako tokian tokiko fitxak. Artxibo hori gal­duta galduta egon da gerra zibilaren ondoren, baina laurogeiko hamarkadan berreskuratu egin zuten, eta laborategiko zuzendariak berak Etniker taldeei eman zien Atlas Etnografikorako.
Testua ilustratzen duten argazkiak geure ikerlariek lortutakoak dira gehienak. Batzuk Labayru Ikastegiko Argazki Artxibokoak, Arabako Etnografia Seminariokoak (Etniker-Araba Taldea) eta Gasteizko Udal Artxibokoak dira, eta beste batzuk, berriz, argitalpen batzuetatik atera ditugu. Kasu guztietan zehatz aipatu dugu jatorria. Marrazkiak Iñaki Zorrakin Altuberenak dira.
=== Obraren edukia ===
Argitalpen honen edukia ''Galdetegi etnografiko baterako gida''-ko (Barandiaran, 1974) “Gaixotasu­nak “Gaixotasunak eta Sendagaiak” atalean azaldutako galderei tokian-tokian emandako erantzunetan oinarri­tu oinarritu da. Atal hori, aldi berean, ''Etxeko ohiturak ''kapituluan dago sartuta. Egituraketa hori kontuan izan behar dugu liburu honetako orientazio, ezaugarri eta mugak ulertzeko.
Tokian-tokian jasotako materialak antolatzeko orduan, gure informatzaileek giza gorputzaren gainean duten irudia eta gaixotasunen jatorriari emandako interpretazioa izan ditugu kontuan. Era berean, osasun ezaugarrien eta gaixotasunetan inguruak duen eraginaren gainean herrita­rrek herritarrek duten iritziei ere erreparatu diegu.
Horrekin batera, 24 kapitulutan, gaixotasunak sendatzeko XX. mendean (ikerketak denbora­tarte denboratarte hori jorratu du) aplikatu izan diren erremedio enpiriko tradizionalak eta sinesmenezko baliabideak jaso dira.
=== Idazketa ===
Beste leku batean aipatu dugunez, obra honetarako irizpideak zehaztu edo testuak prestatze­ko prestatzeko ardura Idazketa Batzordea osatzen dutenena izan da. Idazketa Batzorde hori lurraldeetako Etniker taldeetako partaide batzuek osatzen dute. Idazketa Batzorde horretako kideen artean, aipamen berezia merezi du Luis Manuel Peñaren lanak, izan ere, urteak daramatza herri medi­kuntza medikuntza eta albaitaritzaren gaia aztertzen Karrantzan (B).
Argitalpen hau ontzeko zereginean aipatzekoa da benetan Labayru Ikastegiko Etnografia Sai­leko Saileko lankideen lana: Segundo Oar-Arteta, M. Luisa Romarate, Edurne Romarate, Akaitze Kami­ruagaKamiruaga, Igone Etxebarria eta José Ignacio García, Gurutzi Arregiren zuzendaritza eta koordina­ziopeankoordinaziopean. Beraiei dagokie obra handi, zabal eta nahasi hau moldatzeko lan eskerga eta zaila. Ezin­bestekoa Ezinbestekoa izan dute kanpoan bildutako material guztia berriro sailkatzea, beharrezko bibliografian arakatzea, itzulpenak egitea, lexiko aldetiko egokitzapenak egitea, ilustrazioak aukera tzea eta ediziorako prestakuntzarekin zerikusia duen guztiaz arduratzea. Hain zuzen ere, Jon Elorriaga Labayru Ikastegiko argitalpenen burua izan da edizioaren arduraduna.
=== Euskara eta gaztelaniazko hitzak transkribatzeko irizpideak ===
Obra honen helburua ez da filologikoa edo linguistikoa. Beraz, euskara edo gaztelerazko tokian tokiko aldaeretan emandako hitzen idazkera irakurleak errazen ulertzeko modua kon­tuan kontuan izanik eman dugu.
Bildutako material etnografikoan euskarazko adierak jasotzeko irizpideak hain desberdinak izan direnez, hizkuntza horretara egindako transkripzioak ugariak izan litezke. Orokorrean, azken urteotan, inkestalariek ardura handia hartu izan dute hitzak jasotako lekuetan esaten dituzten modu-moduan biltzeko, ukitu fonetiko txikienak ere transkribatzeko ahalegina eginez, batez ere euskaraz erreferentzia estandarizaturik ez egotearren edo hizkuntza horretarako gra­fia grafia bateratua ez ezagutzearren. Joera hori argi eta garbi azalduko da gure Atlas honetan, eta asko­tan askotan kontraesanak ere izango dira, seguru.
Dena den, inkestetako eta iturri bibliografikoetako materiala ahalik eta gehien eguneratuz transkribatzen saiatu gara, nahiz eta inoiz ez dugun arriskuan jarri bidalitako memorietako datuen fidagarritasuna.
Era berean, euskalkietako esaldi eta testuak ere ahal denik eta gehien estandarizatzen ahale­gindu ahalegindu gara, gaur eguneko irakurleak ulermen aldetik arazorik izan ez dezan. Hala ere, leku bakoitzeko euskalkiaren ezaugarri morfologiko eta sintaktikoak gorde nahi izan ditugu beti.
Amaitzeko, gogoan izan behar dugu tokian-tokian egindako bilketa zehatzetara mugatu dugu­la dugula gure lana, eta gauza edo praktika bat izendatzeko aldaera guzti-guztiak bildu ez izanak ez due­la duela esan nahi guk baztertu egin ditugula, baizik eta gure informazio-iturrietan ez direla agertu izan.
=== Zenbait ohar irakurlearentzat ===
''Herriez'': Testuan herriren bat aipatu dugunean, izenarekin batera laburdura bat idatzi dugu, zein lurraldetakoa den zehazteko. Iparraldeko lurraldeei dagozkien hizkiak hauek dira: (L) Lapurdi, (BN) Nafarroa Beherea eta (Z) Zuberoa. Hegoaldeko lurraldeei dagozkienak: (A) Ara­baAraba, (B) Bizkaia, (G) Gipuzkoa eta (N) Nafarroa.
Inkesta egin dugun herrien kokagune geografikoa sarrerako atal honetan bertan jasotako mapan ikus liteke.
''Datuen banaketa geografikoaz'': Argitalpenaren taiua gogoan hartuta, bertan bildutako datuak inkestan egiaztatu izan diren herrietakoak baino ez dira. Bistakoa da, interpretazio horiek ez direla bakarrik herri horretarako baliagarriak izango. Zilegi litzateke, beraz, herri horiek hartzen dutena baino eremu zabalagoari dagozkiola pentsatzea.
''Kultur gertaeren datazioaz'': Irakurlea irakurri ahala konturatuko da sendabide hauetako batzuk oraindik indarrean daudela edo beraietako asko galdu egin direla. Batzuetan, hurbilketa kro­nologikoa kronologikoa egin dugu hamarkada zehaztuz edo berebiziko garrantzia izan zuten gertaerak aipa­tuzaipatuz, 1936ko Gerra Zibila esaterako, Hegoalderako. Ez dugu uste hori datazioan huts egitea denik, kultur gertaera horien hasiera edo amaiera emango lukeen edozein data ez bailitzateke guztiz zehatza izango.
Gure obra hau etnografikoa da, eta ez historikoa; dena dela, lan honetan, XX. mendeko eta atze­ragoko atzeragoko (muga bakarra gure informatzaileen gomuta da) sendabide tradizionalak jaso ditugu.
=== Esker onak ===
Gaur aurkeztu dugun obra honek Eusko Jaurlaritzaren laguntza eta babesa izan du. Euskal Herriko Etniker taldeen izenean gure esker ona adierazi nahi diegu Miren Azkarate Kultura sail­buruarisailburuari, Gurutz Larrañaga sailburuordeari eta sail bereko Ondare zuzendari den Arantzazu Arzamendiri. Gure esker ona, era berean, Juan Ramón Corpas Mauleón Nafarroako Gobernuko Príncipe de Viana Kultura eta Turismo sailburuarentzat. Halaber, eskerrak eman nahi dizkiegu Belén Greaves Bizkaiko Foru Aldundiko kultura diputatuari eta Ricardo Bilbao Kultura zuzen­dariarizuzendariari. Eskerrik asko, era berean, Juan Zelaia Oñatiko Euskal Fundazioko presidenteari eta Eus­kadiko Euskadiko Kutxari, lan honetarako egin duten diru-ekarpenagatik.
Urte asko dira José Miguel Barandiaranek Euskal Herriko Atlas Etnografikoa egiteko asmoa agertu zuenetik. Geure burua haren ikasletzat dugunok barru-barruan daramagu proiektu honen garrantzi kulturala.
Ziur gaude aurrerantzean ere hainbat instituzioren laguntza izango duguna, eta horri eta gure kemenari esker Euskal Herriko Etniker Taldeetako kideek proiektu erraldoi hau gauzatu egingo dugu, Barandiaranek ikertzen emandako bizi luze eta oparoaren fruitu ederra da-eta proiektua: Euskal Herriko Atlas Etnografiko honek aukera emango digu «gure herriaren kultura tradizio­nala tradizionala sakon ezagutzeko, gaur egun bizi dituen aldaketez ohartzeko eta euskal herritarren etno­grafia etnografia beste kultura batzuen ikusian alderatzeko».
<p style="text-align: right;"><span style="font-size:smaller;">'''Ander Manterola'''<br/>Derio, 2004ko iraila</span></p>
{{DISPLAYTITLE: Sarrera}}{{#bookTitle:Medicina popular en VasconiaHerri Medikuntza Euskal Herrian|Medicina_popular_en_vasconia/eu}}[[File:1.0.1_Alimentacion_domestica_en_vasconia_mapa.jpg|900px|center]]
&nbsp;
9794
ediciones