Cambios

Saltar a: navegación, buscar

Introduccion Medicina popular en vasconia/eu

4 bytes eliminados, 17:45 3 mar 2020
Actualizando para coincidir con nueva versión de la página fuente
<languages></languages>
{{ #pageLangs: es | eu }}
 
''Medicina Popular (Herri Medikuntza) ''liburu hau Euskal Herriko Atlas Etnografikoa osatuko duen obraren beste aleetako bat dugu. Atlasaren xede nagusia kultura tradizionala egituratzen duten gertaeren bilketa sistematikoa egitea da. Proiektu honen barruan, ale honen aurretik ''La Alimentación Doméstica (Etxeko Elikadura, ''1990, berrargitalpena 1999an), ''Juegos Infantiles (Haur Jolasak, ''1993, berrargitalpena 2005erako aurreikusita), ''Ritos Funerarios (Heriotz Ohikuneak, ''1995), ''Ritos del Nacimiento al Matrimonio en Vasconia (Euskal Herriko Ohikuneak Jaiotzatik Ezkontzara, ''1998) eta ''Ganadería y Pastoreo (Abeltzaintza eta Artzaintza, ''2001) argitaratu ziren.
=== Obraren edukia ===
Argitalpen honen edukia ''Galdetegi etnografiko baterako gida''-ko (Barandiaran, 1974) “Gaixotasu­nak “Gaixotasunak eta Sendagaiak” atalean azaldutako galderei tokian-tokian emandako erantzunetan oinarri­tu oinarritu da. Atal hori, aldi berean, ''Etxeko ohiturak ''kapituluan dago sartuta. Egituraketa hori kontuan izan behar dugu liburu honetako orientazio, ezaugarri eta mugak ulertzeko.
Tokian-tokian jasotako materialak antolatzeko orduan, gure informatzaileek giza gorputzaren gainean duten irudia eta gaixotasunen jatorriari emandako interpretazioa izan ditugu kontuan. Era berean, osasun ezaugarrien eta gaixotasunetan inguruak duen eraginaren gainean herrita­rrek herritarrek duten iritziei ere erreparatu diegu.
Horrekin batera, 24 kapitulutan, gaixotasunak sendatzeko XX. mendean (ikerketak denbora­tarte denboratarte hori jorratu du) aplikatu izan diren erremedio enpiriko tradizionalak eta sinesmenezko baliabideak jaso dira.
=== Idazketa ===
Beste leku batean aipatu dugunez, obra honetarako irizpideak zehaztu edo testuak prestatze­ko prestatzeko ardura Idazketa Batzordea osatzen dutenena izan da. Idazketa Batzorde hori lurraldeetako Etniker taldeetako partaide batzuek osatzen dute. Idazketa Batzorde horretako kideen artean, aipamen berezia merezi du Luis Manuel Peñaren lanak, izan ere, urteak daramatza herri medi­kuntza medikuntza eta albaitaritzaren gaia aztertzen Karrantzan (B).
Argitalpen hau ontzeko zereginean aipatzekoa da benetan Labayru Ikastegiko Etnografia Sai­leko Saileko lankideen lana: Segundo Oar-Arteta, M. Luisa Romarate, Edurne Romarate, Akaitze Kami­ruagaKamiruaga, Igone Etxebarria eta José Ignacio García, Gurutzi Arregiren zuzendaritza eta koordina­ziopeankoordinaziopean. Beraiei dagokie obra handi, zabal eta nahasi hau moldatzeko lan eskerga eta zaila. Ezin­bestekoa Ezinbestekoa izan dute kanpoan bildutako material guztia berriro sailkatzea, beharrezko bibliografian arakatzea, itzulpenak egitea, lexiko aldetiko egokitzapenak egitea, ilustrazioak aukera tzea eta ediziorako prestakuntzarekin zerikusia duen guztiaz arduratzea. Hain zuzen ere, Jon Elorriaga Labayru Ikastegiko argitalpenen burua izan da edizioaren arduraduna.
=== Euskara eta gaztelaniazko hitzak transkribatzeko irizpideak ===
Obra honen helburua ez da filologikoa edo linguistikoa. Beraz, euskara edo gaztelerazko tokian tokiko aldaeretan emandako hitzen idazkera irakurleak errazen ulertzeko modua kon­tuan kontuan izanik eman dugu.
Bildutako material etnografikoan euskarazko adierak jasotzeko irizpideak hain desberdinak izan direnez, hizkuntza horretara egindako transkripzioak ugariak izan litezke. Orokorrean, azken urteotan, inkestalariek ardura handia hartu izan dute hitzak jasotako lekuetan esaten dituzten modu-moduan biltzeko, ukitu fonetiko txikienak ere transkribatzeko ahalegina eginez, batez ere euskaraz erreferentzia estandarizaturik ez egotearren edo hizkuntza horretarako gra­fia grafia bateratua ez ezagutzearren. Joera hori argi eta garbi azalduko da gure Atlas honetan, eta asko­tan askotan kontraesanak ere izango dira, seguru.
Dena den, inkestetako eta iturri bibliografikoetako materiala ahalik eta gehien eguneratuz transkribatzen saiatu gara, nahiz eta inoiz ez dugun arriskuan jarri bidalitako memorietako datuen fidagarritasuna.
Era berean, euskalkietako esaldi eta testuak ere ahal denik eta gehien estandarizatzen ahale­gindu ahalegindu gara, gaur eguneko irakurleak ulermen aldetik arazorik izan ez dezan. Hala ere, leku bakoitzeko euskalkiaren ezaugarri morfologiko eta sintaktikoak gorde nahi izan ditugu beti.
Amaitzeko, gogoan izan behar dugu tokian-tokian egindako bilketa zehatzetara mugatu dugu­la dugula gure lana, eta gauza edo praktika bat izendatzeko aldaera guzti-guztiak bildu ez izanak ez due­la duela esan nahi guk baztertu egin ditugula, baizik eta gure informazio-iturrietan ez direla agertu izan.
=== Zenbait ohar irakurlearentzat ===
''Herriez'': Testuan herriren bat aipatu dugunean, izenarekin batera laburdura bat idatzi dugu, zein lurraldetakoa den zehazteko. Iparraldeko lurraldeei dagozkien hizkiak hauek dira: (L) Lapurdi, (BN) Nafarroa Beherea eta (Z) Zuberoa. Hegoaldeko lurraldeei dagozkienak: (A) Ara­baAraba, (B) Bizkaia, (G) Gipuzkoa eta (N) Nafarroa.
Inkesta egin dugun herrien kokagune geografikoa sarrerako atal honetan bertan jasotako mapan ikus liteke.
''Datuen banaketa geografikoaz'': Argitalpenaren taiua gogoan hartuta, bertan bildutako datuak inkestan egiaztatu izan diren herrietakoak baino ez dira. Bistakoa da, interpretazio horiek ez direla bakarrik herri horretarako baliagarriak izango. Zilegi litzateke, beraz, herri horiek hartzen dutena baino eremu zabalagoari dagozkiola pentsatzea.
''Kultur gertaeren datazioaz'': Irakurlea irakurri ahala konturatuko da sendabide hauetako batzuk oraindik indarrean daudela edo beraietako asko galdu egin direla. Batzuetan, hurbilketa kro­nologikoa kronologikoa egin dugu hamarkada zehaztuz edo berebiziko garrantzia izan zuten gertaerak aipa­tuzaipatuz, 1936ko Gerra Zibila esaterako, Hegoalderako. Ez dugu uste hori datazioan huts egitea denik, kultur gertaera horien hasiera edo amaiera emango lukeen edozein data ez bailitzateke guztiz zehatza izango.
Gure obra hau etnografikoa da, eta ez historikoa; dena dela, lan honetan, XX. mendeko eta atze­ragoko atzeragoko (muga bakarra gure informatzaileen gomuta da) sendabide tradizionalak jaso ditugu.
=== Esker onak ===
Gaur aurkeztu dugun obra honek Eusko Jaurlaritzaren laguntza eta babesa izan du. Euskal Herriko Etniker taldeen izenean gure esker ona adierazi nahi diegu Miren Azkarate Kultura sail­buruarisailburuari, Gurutz Larrañaga sailburuordeari eta sail bereko Ondare zuzendari den Arantzazu Arzamendiri. Gure esker ona, era berean, Juan Ramón Corpas Mauleón Nafarroako Gobernuko Príncipe de Viana Kultura eta Turismo sailburuarentzat. Halaber, eskerrak eman nahi dizkiegu Belén Greaves Bizkaiko Foru Aldundiko kultura diputatuari eta Ricardo Bilbao Kultura zuzen­dariarizuzendariari. Eskerrik asko, era berean, Juan Zelaia Oñatiko Euskal Fundazioko presidenteari eta Eus­kadiko Euskadiko Kutxari, lan honetarako egin duten diru-ekarpenagatik.
Urte asko dira José Miguel Barandiaranek Euskal Herriko Atlas Etnografikoa egiteko asmoa agertu zuenetik. Geure burua haren ikasletzat dugunok barru-barruan daramagu proiektu honen garrantzi kulturala.
Ziur gaude aurrerantzean ere hainbat instituzioren laguntza izango duguna, eta horri eta gure kemenari esker Euskal Herriko Etniker Taldeetako kideek proiektu erraldoi hau gauzatu egingo dugu, Barandiaranek ikertzen emandako bizi luze eta oparoaren fruitu ederra da-eta proiektua: Euskal Herriko Atlas Etnografiko honek aukera emango digu «gure herriaren kultura tradizio­nala tradizionala sakon ezagutzeko, gaur egun bizi dituen aldaketez ohartzeko eta euskal herritarren etno­grafia etnografia beste kultura batzuen ikusian alderatzeko».
<p style="text-align: right;"><span style="font-size:smaller;">'''Ander Manterola'''<br/>Derio, 2004ko iraila</span></p>
{{DISPLAYTITLE: Sarrera}}{{#bookTitle:Medicina popular en VasconiaHerri Medikuntza Euskal Herrian|Medicina_popular_en_vasconia/eu}}[[File:1.0.1_Alimentacion_domestica_en_vasconia_mapa.jpg|900px|center]]
&nbsp;
9794
ediciones