Cambios

Saltar a: navegación, buscar

Introduccion Medicina popular en vasconia/eu

No hay cambio en el tamaño, 17:45 3 mar 2020
Actualizando para coincidir con nueva versión de la página fuente
<languages></languages>
{{ #pageLangs: es | eu }}
 
''Medicina Popular (Herri Medikuntza) ''liburu hau Euskal Herriko Atlas Etnografikoa osatuko duen obraren beste aleetako bat dugu. Atlasaren xede nagusia kultura tradizionala egituratzen duten gertaeren bilketa sistematikoa egitea da. Proiektu honen barruan, ale honen aurretik ''La Alimentación Doméstica (Etxeko Elikadura, ''1990, berrargitalpena 1999an), ''Juegos Infantiles (Haur Jolasak, ''1993, berrargitalpena 2005erako aurreikusita), ''Ritos Funerarios (Heriotz Ohikuneak, ''1995), ''Ritos del Nacimiento al Matrimonio en Vasconia (Euskal Herriko Ohikuneak Jaiotzatik Ezkontzara, ''1998) eta ''Ganadería y Pastoreo (Abeltzaintza eta Artzaintza, ''2001) argitaratu ziren.
Beste leku batean aipatu dugunez, obra honetarako irizpideak zehaztu edo testuak prestatzeko ardura Idazketa Batzordea osatzen dutenena izan da. Idazketa Batzorde hori lurraldeetako Etniker taldeetako partaide batzuek osatzen dute. Idazketa Batzorde horretako kideen artean, aipamen berezia merezi du Luis Manuel Peñaren lanak, izan ere, urteak daramatza herri medikuntza eta albaitaritzaren gaia aztertzen Karrantzan (B).
<div class="mw-translate-fuzzy">
Argitalpen hau ontzeko zereginean aipatzekoa da benetan Labayru Ikastegiko Etnografia Saileko lankideen lana: Segundo Oar-Arteta, M. Luisa Romarate, Edurne Romarate, Akaitze Kamiruaga, Igone Etxebarria eta José Ignacio García, Gurutzi Arregiren zuzendaritza eta koordinaziopean. Beraiei dagokie obra handi, zabal eta nahasi hau moldatzeko lan eskerga eta zaila. Ezinbestekoa izan dute kanpoan bildutako material guztia berriro sailkatzea, beharrezko bibliografian arakatzea, itzulpenak egitea, lexiko aldetiko egokitzapenak egitea, ilustrazioak aukera tzea eta ediziorako prestakuntzarekin zerikusia duen guztiaz arduratzea. Hain zuzen ere, Jon Elorriaga Labayru Ikastegiko argitalpenen burua izan da edizioaren arduraduna.
</div>
=== Euskara eta gaztelaniazko hitzak transkribatzeko irizpideak ===
<p style="text-align: right;"><span style="font-size:smaller;">'''Ander Manterola'''<br/>Derio, 2004ko iraila</span></p>
{{DISPLAYTITLE: Sarrera}}{{#bookTitle:Herri Medikuntza Euskal Herrian|Medicina_popular_en_vasconia/eu}}
[[File:1.0.1_Alimentacion_domestica_en_vasconia_mapa.jpg|900px|center]]
&nbsp;
9794
ediciones