Cambios

Saltar a: navegación, buscar

Introduccion Medicina popular en vasconia/eu

2 bytes eliminados, 09:31 3 ene 2018
sin resumen de edición
''Medicina Popular (Herri Medikuntza) ''liburu hau Euskal Herriko Atlas Etnografikoa osatuko duen obraren beste aleetako bat dugu. Atlasaren xede nagusia kultura tradizionala egituratzen duten gertaeren bilketa sistematikoa egitea da. Proiektu honen barruan, ale honen aurretik ''La Alimentación Doméstica (Etxeko Elikadura, ''1990, berrargitalpena 1999an), ''Juegos Infantiles (Haur Jolasak, ''1993, berrargitalpena 2005erako aurreikusita), ''Ritos Funerarios (Heriotz Ohikuneak, ''1995), ''Ritos del Nacimiento al Matrimonio en Vasconia (Euskal Herriko Ohikuneak Jaiotzatik Ezkontzara, ''1998) eta ''Ganadería y Pastoreo (Abeltzaintza eta Artzaintza, ''2001) argitaratu ziren.
Orain arte argitaratutako aleen sarreretan Atlas Etnografikoaren planifikazioa agertu izan dugu, baita tokian tokiko ikerlanen eta, horren ondoren, bildutako materiala lantzeko proze­suan prozesuan erabili dugun metodologiaren berri ere. Ale bakoitzak unitate bat osatzen duenez, berriro ere aurretik dagoeneko landuta dauden kontzeptu batzuk jasoko ditugu hemen.
=== Atlas Etnografikoa egiteko proposamena ===
127 728
ediciones